Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aprioriko arrazoinamendua: ez du esperientzia kontuan hartzen, a priori eginikoa da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.
Aprioriko ezagutzaren edo metafisika razionalistaren posibilitatea, ideien sortzetiko izaeren mende dago. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.
Nolako indarra dauka razionalistak aipatzen duen aprioriko ezagutzak (intuizioak)? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.
Ezagutza ororen oinarria bi proposizio-motek osatzen dute: aprioriko proposizioak, alde batetik, eta zuzeneko esperientziari buruzko proposizioak, bestetik -"existitzen naiz eta gogo-egoera zehatz batzuk ditut", esate baterako-. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.
Aprioriko justifikazioa ez balego, esperientziatik harago doazen proposizioak ezin izango lirateke justifikatu, eta ondorio horrek uste justifikatua eta ezagutza esperientziaz justifikatzen den horretara murriztuko lituzke. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.
Bi dira aprioriko justifikazioa aztertu duten filosofia nagusiak: neurrizko enpirismoa eta razionalismoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.
Esperientziak bere rola betetzen du, baina modu eratorrian, azken beltzean ezagutzaren oinarria osatzen duten aprioriko baieztapenak maneiatzen baititugu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.
Horiek horrela, aprioriko intuizioa oinarri autonomoa eta ordezkaezina da ezagutzarentzat, eta hain zuzen ere, horregatik ezin dugu beste zerbaitera murriztu, batik bat hori diskurtsiboa (teorikoa) baldin bada. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.
Aukerarik ba al dago aprioriko intuizio desberdinak elkarren kontra joateko, bateraezinak izateko? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.
Gogoegoeren edukien ezagutza zuzena existitzen dela eta justifikazioaren oinarria izan daitekeela, alde batetik, eta gogamena aprioriko egia autonabariak antzemateko gauza dela, beste alde batetik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 122. orr.
Ikertu baino gehiago asmatu egin den aiurri edo izpiritu nazional hori, batetik, eraikuntza aprioriko, metafisikoa da, erreferenzia historikoak hura beztitzeko trapuak bakarrik direla; metafisiko bezala, izpiritu horrek prehistoriatik hona bere horretan dirau, beti berdin, aldaezin. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 62. orr.
Horrek apriorikoa izan beharra dauka, hori izanen baita (1) metafisikoki ezagutza ororen oinarri absolutua, eta (2) metodologikoki axioma unibertsal gisa baliozkoa, handik zuzen deduzitzeko gainerako jakite guztien printzipioak, ez dedukzio silogistikoan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.
Judizioan parte duten oinarrizko elementuak honako hauek dira: (1) sentsazioak eta kontzeptuak, (2) kontzeptu enpirikoak eta kontzeptu hutsak (edo apriorikoak), eta, azkenik, (3) Ideiak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.
Badaude egia apriorikoak aldi berean ez-beharrezkoak direnak, eta badaude egia ez-apriorikoak aldi berean beharrezkoak direnak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 172. orr.