Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrez gainera, dolarraren apreziazioak eragin positiboa izan zuen beste ekonomien lehiakortasunean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.
Epe luzera, egoera horrek, berez, soberakin bat eragin beharko luke truke korronteen balantzean, eta soberakin horrek, printzipioz, eta bere aldetik, truke-tasa errealaren apreziazioa eragin beharko luke, halako eran non soldaten arteko aldeak ere txikitu egingo balirateke. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 182. orr.
Apreziazioa ez zen hain handia izan yenari buruz (%25 "besterik ez" bost urtetan), baina %50era iritsi zen hala ere, termino errealetan, Estatu Batuetako merkataritza-kide nagusien diruei buruz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.
Alabaina, apreziazio horri berorri esker asko murritz zitekeen inportazioen prezioa; horrek inflazioa jaitsarazten zuen, eta Europatik eta Japoniatik inportaturiko hornidurak prezio onean erosteko aukera ematen zitzaien enpresei. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.
EBZko arduradunek euroaren apreziazioaz kezka agertzea da beste bat, gure monetaren ahultzeak Euroguneaz kanpoko inbertsiogileak kezkatu baina gure dolarizatutako enpresei mesede egiten baitie. Berria - Ekonomia 2004-01-17
Diru ahulenen erorikoak (bath thailandiarra, errupia indonesiarra, ringgit malaysiarra...), izan ere, eskualdeko beste diruen apreziazio erreala esan nahi zuen (Hego Koreako won-arena adibidez), eta era horretan eraso espekulatiboen gero eta mendekoago geratzen ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.
Bilakaera hori sustatu zuten halaber inportazioen liberalizaziozko neurriek eta truke-tasen apreziazio errealeko politikak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.
Epe laburreko gainbalioen itxaropenek baino ez zioten eusten dolarraren apreziazio jarraituari. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.