Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apreziatu, aprezia(tu), apreziatzen 1 du ad aintzat hartu, estimatu.

Uste dut bidaiak berak eskaini didana ere apreziatzen jakin dudala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 155. orr.

Badakit apreziatu nauela publikoak.  Berria - Kultura   2004-09-03

Hura, mutilak, besteak ez bezalakoa zuan, artea eta guk konprenitzen ez ditugun beste gauza batzuk apreziatzen zitian, hark zeukan ekarria hark.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 71. orr.

Uros naiz ikustea hemengo janaria apreziatzen duzuela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 272. orr.

2 antzeman.

Geneuzkan objektu guztiez globoa arindurik, apreziatzerik ez geneukan altueraraino igo ginen.  Berria - Harian   2005-03-24

3 ekonomian, diruaren merkatu librean balioa handitu.

Dolarra apreziatu egin zen yenari buruz, baina, apreziazio hori ez baitzen orekatu asiar diruak debaluatuz, apreziazio errealeko joera arriskutsu batean geratu ziren diru horiek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus