Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
apretagile iz espartingilea.
Bi kale horietako bizilagun gehienak nekazariak, apretagileak eta gurdi-arotzak dira. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.
Herria esnatzen denean, goizaldean, idien marruak aditzen dira; gero, apretagileek espaloira ateratzen dute bankua, eta arotzak kalearen erdian aritzen dira lanean, umeteriaren, oiloen eta zakurren ondoan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.
Hiriko bi kale nagusiak korritu, eta erromantikoak iruditzen zaizkien lekuen eta apretagile taldeen argazkiak egiten dituzte, eta haiek burlaizez uzten diete argazkiak ateratzen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.