Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
apreta iz espartina.
Bere apreta zuriak bizi-bizi mugitu ziren ostatuko zoruaren gainean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 158. orr.
Gertu zegoen guztia: trikitilariak soinua bizkarretik zintzilik eta panderoa eskutan ziren; dantzariak arropa tradizionalekin dotore zeuden, apreta txuri eta atorra beltzarekin. Berria - Kultura 2004-05-02
-Orrek? Abarka asko eta apreta gutxi daukala. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 167. orr.
-Hasieratik hasita -esan du- hementxe daukazu uniformea: txamar lodia, galtzak, txapel gorria (bere borla eta guzti, jakina: gu ez gaituk "Txapelgorriak"!), bota pare bat ere bai, apreta pare bi. Txillardegi «Putzu», 1999 - 115. orr.