Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aprentsio iz arriskutsua edo kaltegarria izen daitekeen zerbaiti edo norbaiti buruzko susmo txarra, batez ere instintuak eragina.
Aprentsioak hartu ninduen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.
Heriotzari buruzko meditazioa-, eta horrek aprentsioz bete ninduen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 213. orr.
Alkoholikoa aspalditik, hezur eta azal, adin handikoek bakarrik begiratzen diote aprentsioz. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.