Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikasketa luzeek dute tirria handia pizten, aprendizgoa "buru onik" ez dutenentzat dela uste dute maiz jende anitzek gure ingurutan ere. Herria 2005-07-07
Baionako inprimeria xahar batean egina zuen aprendizgoa eta "conducteur offset" kalifikazioa erdietsi ondoan, araberako lana zeukan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 121. orr.
Ez da aprendizgo luze beharrik. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 67. orr.
Aprendizgoak duen itxura kanbiatu nahi dute arduradunek. Herria 2005-07-07
David Saldubehere-k galdu final-zortzigarrenetan Dardy landestarraren kontra: aprendizkoak ari ditu egiten, eskua ere ez ongi izanik, partida ezin irabazi, 22-40 emaitzarekin. Herria 2004-04-08
Hamalau urtetan sartu naiz aprendizgoan. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 13. orr.
Deus guti dakidala haiei buruz, bizitza kasik osoa haiei beha eman dudan arren... eta jartzen naiz haien aprendizkoan berriro, ea arrazoinaren edo bihotzaren begiz sekeretutxo berriren bat igartzen eta ebasten diedan, lehen eskolarat joan beharko banu bezala, ileak urdindurik ditudan arren. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 650. orr.
Oroit zaite laborantzako eskola horien aprendizgo denborak zirela. Herria 2003-09-18
Bi urteko aprendizgo kontratuekin. Herria 2004-01-08