Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apote iz adkor apoa.

Abuztuko nire goizetako bainu bakarti haieta ko urmaelean zebiltzan orain basurdeak, baina abuztuan zehar ni egunsentiko bakardadean nenbilelakoan, eta bitartean apote hura niri begira eta zelatan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 179. orr.

Nire ahulezian ez nintzen argitasunez pentsatzeko ere gauza, baina maiz pasatu zitzaidan burutik zertan geratu ote zen halako irrikaz begiratzen zidan apote hura: basoan kukutzen den piztiaren gisan zain ote zegoen, ni noiz osatuko?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 196. orr.

Sinetsiko didazue sei hilabete daramadala apote hau bezatu nahirik, eta ez dudala oraindik lortu?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 173. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus