Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apostolutza (orobat apostulutza g.er.) iz kristau doktrinaren irakaskuntza eta zabalkundea.

Arazo zaharrak ziren ordurako: ea anaiek erlijioso Ordena tradizionalen erakoak izan behar zuten, Ebanjelioko pobretasuna nola gorde, lehentasuna otoitzak ala apostolutzak zuen, nola ulertu behar zen agintariekiko obedientzia, etab.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 940. orr.

Lan asko egin zuen Jaunaren mahastian: saiatu eta gartsu otoitzean, barau eta bijilietan, prediku eta apostolutza ibilaldietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 531. orr.

Egunez hiri eta herrietara doaz eta jendea irabazten saiatzen dira, apostolutza lanean jardunez; gauez, berriz, leku bazter eta bakartietara itzultzen dira, han kontenplaziora emanik egoteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1149. orr.

1903ko "Sobre el criollismo" artikuluan, panhispanismoaren apostolutzan sartua honezkero, espainolak nola ez duen gaztelania estriktoa izan behar, baizik herri (alde) ezberdinen espresio ezberdina (herri penintsularrei erreferiturik ja En torno al casticismo-n agertzen den ideia), eskualde hispanoamerikarrei zabaltzen zaie: horiek ez dute hizkuntza nazional berriak sortzera jo behar.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 133. orr.

PAULO BERE APOSTOLUTZAREN ALDE.      - 0. orr.

Hara zer den "euskal ikusle-entzulea", non eta zerbaitetan bada hain justu kontu elementalotan apostolutza luzea daraman egunkari honetan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 196. orr.

Bakean utzi gintuzten hala ere, igande goizetan kapitaina etortzen zitzaien hiriburuko komandantziatik eta estibatzaileen jangelan Itsas-Apostulutzako kapilauak ematen zuen mezetara eramaten zituen galaz jantzita.Epikuroar jatorra zen aldetik, Andresek ez zuen batere joerarik apostolutzarako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 149. orr.

Han baiginuen biltzar bat, Itsas-Apostolutzaren nazioarteko batzordea deitzen dugunarena.  Herria   2002-11-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus