Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apostoliko 1 izond apostoluena edo beraiei dagokiena; apostolatuari dagokiona; Aita Santuari dagokiona.

Jainko Jauna Eliza santu katoliko eta apostolikoaren baitan zerbitzatu nahi duten guztiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.

Honorio Gotzainak, Jainkoaren zerbitzarien zerbitzariak, seme maite ditudan anai Frantzisko eta Anaia txikien Ordenako beste anaiei: osasuna eta bedeinkapen apostolikoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 153. orr.

Guk, bada, zuen eskari jainkotiarrei amore emanez eta gotzain hark egin zuena ontzat eman eta ederretsiz, aginpide apostolikoaz berresten dugu eta idazki honen babesaz finkatzen, 9 gutun hura hitzez hitz hemen sarraraziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1175. orr.

Beraz, eta zuek eskatu bezala, geure babes apostolikoaz berresten dugu pobretasun txit gorenean bizitzeko duzuen asmoa, eta idazki honen aginpideaz jabetzarik onartzera inork behartu ez zaitzaten eskubidea ematen dizuegu.  Elizen arteko biblia   Mt 6,8

Ohitura du Aulki Apostoliko honek eske datozkionen nahi jainkotiar eta desira eokiei harrera ona egitea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 153. orr.

Espainia Eliza bat da, eta horko politika erlijio katoliko apostolikoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 102. orr.

Aita apostolikoa: hitzok Erdi Aroan Aita santua adierazten zuten sarri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 606. orr.

2 bikario apostoliko (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Gerora, ordea, Tripoliko bikario apostolikoak, Giovanni Innocenzo Martinelli gotzainak, baieztatu zuen albistea. ETC-prentsa   Berria, 2011-05-03

Behin Hué-ko bikario apostolikoa izanik, hango seminario haundiaren buruzagi izan zen. ETC-prentsa   Herria, 2010-03-04

Jesusen Bihotzaren Comboniar Misiolariak ordenaren kidea, 1995ean Joan Paulo II.ak Esmeraldasko bikario apostoliko eta Cellae in Proconsulariko gotzain izendatu zuen. ETC-entziklopedia   Eugenio Arellano, Wikipedia

3 legatu apostoliko (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

1946ko maiatzaren 13an Pio XII.a aita santuak bere legatu apostolikoa zen Benedetto Aloisi Masellaen bidez Fátimako agerpena izan zeneko kaperari koroatze kanonikoa eskaini zion. ETC-entziklopedia   Fátimako Ama Birjina, Wikipedia

4 nuntzio apostoliko ik nuntzio.
5 prefektu apostoliko (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Saint-Pierre eta Mikeluneko prefektu apostoliko (1899-1915) eta Orango (1915-1920) eta Périgueuxko apezpikua (1920-1931) izan zen. ETC-entziklopedia   Christophe-Louis Légasse, Wikipedia

Pedro H. Sarrionandia Marokora heldu zenean, Jose Lertxundi zen Misio haietako Prefektu ApostolikoaETC-entziklopedia   Pedro Hilarion Sarrionandia, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aulki apostolikoaren (4)

aginpide apostolikoaz (3); apostolikoaz berresten dugu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus