Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
apostolatu iz apostolutza, kristau doktrinaren irakaskuntza eta zabalkundea.
Eta hildako andrearen nahia bereziki sakratua da guretzat, denok maite genuelako, goresten dugulako eta bere lan miresgarria apostolatutzat hartzen dugulako. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 307. orr.
Kafe-soroak ugaldu ziren bitarte horretan, aita Romeroren irrikak beste bide batzuetatik bideratu ziren, esan nahi baita apaizaren su ebanjelikoak eta apostolatu-antsiak politikara bideratu zirela, gizarteko joera atzerakoi eta eskuinekoen aldera bideratu ere. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 191. orr.