Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
apostatu, aposta(tu), apostatzen du ad apustu egin.
Dirua apostatu dutelako gure alde. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 258. orr.
Eta pentsatuz, edo apostatuz, pariatuz eskualdunagoa izanen dela, hortakotz nahi niken datorren mendean bizi. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 204. orr.
-Apostatu? Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 61. orr.