Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apostata 1 iz bere erlijioa publikoki abandonatzen duen pertsona.

Orduan anai Elias, munduko gizon jakintsuena bezala zeukaten hura, Frederiko erregeak eskatuta, beronen alde jarri zen eta Elizaren aurrean matxino bihurtu zen eta Ordenaren aurrean apostata.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1015. orr.

Eta hortik aparte, noiztik bidaltzen dio apostata batek dibortzio agiria emazteari?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 218. orr.

Fedegabeak eta apostatak Islamaren zein Gerra Santuaren aurka borrokatzeko bildu arren, garaitu egingo ditugu, egiten dutena egiten dutela.  Berria - Harian   2005-03-12

Eliza bera ere harritu egin zela dio, ordura arte ia apostata bakarrak, beste erlijio batera pasatutakoak zirelako, hala nola Jeovaren lekukoak.  Berria - Harian   2006-04-06

Dena den, espero dut ni jada apostaten zerrendan egotea.  Berria - Harian   2006-04-06

2 (izenondo gisa)

Nik hamabi urte doi nituenez, zer ulertu ote nuen izenik oroitzen ez diodan apaiz alkoholizatu eta apostataren fede-arazoez eta krisi existentzialaz?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 86. orr.

Inoiz gerta baledi -ez al da gertatuko!- anaiaren batek sosa edo dirua hartu nahiz edukitzea -aipatu den gaixoen premiaren kasu bakarra izan ezik-, anaia guztiok eduki dezagun hura anaia faltsu, apostata, lapur, gaizkile eta poltsazaletzat, benetan damutzen ez bada behintzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 139. orr.

Ez ote daukat osabaren bat basakeriara itzulia Suez-etik ekialderantz, kortxozko kaskoa buruan, jodhpur-ak oinetan eta mingostasuna ezpainetan, zuhaitz genealogikoetako fruitu ustela izaten diren pertsonaia arrunt horietarik: adaxka gazte, poeta apostata, ohorez, susmoz eta oroimenez beteriko desohoratuak...?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 33. orr.

Esandakoak esan ditugu inork ere pentsa ez dezan aingeru apostatez mintzo garenean beste jatorriren bateko izatasuna zutela edota Jaungoikoa ez dela euren izaeraren egile.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 364. orr.

Taldeak atzo ohartarazi zuen "gobernu apostataren aurka eta Irak, Palestina, Afganistan eta beste herrialde batzuetako Jihad borrokaren alde" ekingo duela.  Berria - Mundua   2004-07-31

Ebazpenak apostatatzat jotzen du buruzagia eta hura salatzeko eskatzen die musulmanei.  Berria - Harian   2005-03-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus