Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aportazio (ETCn 357 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian ekarpen agertzen da) iz aportatzea, ekarpena egitea.

Ardura alderdiei dagokigula argi izanik, laguntza eta aportazio guziak ongi etorriak dira.  Berria - Harian   2005-12-08

Fagorren finantza aportazioen jaulkipena amaituko da bihar.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

Artista ezagutzen du mundu guztiak, bera dabil jende artean, bera da txalotua, omendua, berea da kulturari egindako aportazioaren meritua.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 43. orr.

Baina Matiasek ez zekien berezkoak ziren mantxa marroiak, hau da, dekoratzaileren batek eginak, ala dutxa horretatik pasatutako pertsona guztien aportazioak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 69. orr.

Militanteen aportazioak garrantzitsuak izaten ari dira kanpaina ordaintzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Laguntza publikoarekin eta kalera joan daitezkeen langileen aportazioekin osatuko litzateke aseguru hori.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

Fagorren finantza aportazioen jaulkipena amaituko da bihar.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

Emaztearen ilunpearekin ordainduta dago askotan artistaren argi distiratsua, artista jende aurrera daraman indar hori emazteak ere elikatu duelako beste aportazio pertsonal batzuekin.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 44. orr.

Aportazio pertsonal gisa, aspaldi idatzitako ipuin bat erantsi nion.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 149. orr.

Egindako lanen artean Coco Chanelen maitalea izatea da aipatzekoa, eta Chanel n1/4 5ean argitu ez den aportazio ilunen bat ere bai.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 254. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus