Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guk zer aportatu behar diogu gure herriari? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 263. orr.
Sentitu izan dut ez diodala ezer aportatu jendeari, baina denetik egin beharra dago, eta denetik ikasten da. Berria - Harian 2005-08-07
Hori oso larria iruditzen zait eskuinak agindu arren gauzarik interesgarrienak ezkertiarrek aportatu dituzten herri batean. Pako Aristi «Note book», 2005 - 54. orr.
Valdesek dioenez, ideologien gainetik, Oskarbik "kantuak aportatu zizkion" 60ko hamarkadaren amaieran sortutako mugimenduari. Berria - Kultura 2004-10-29
Zaharrak dira gaztetan ere, mundura gurasoen bizitza errepikatzera soilik etorri balira bezala, ezer aportatu gabe. Pako Aristi «Note book», 2005 - 107. orr.
Beteranoek beti utzi digute bidea lan egiteko eta aportatzeko; taldeko gazteok inoiz ez dugu mugarik izan, eta horrek ere aberastu egin du taldea. Berria - Kultura 2004-04-20
Izan ere, txorakeriak aportatzeko hobe da isilik egon. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 55. orr.
Egunean aportatu beharreko proteinak -gramo bat, gizakiaren kiloko- erraz erdiets daitezkeenez, baliteke haragiaren kontsumoa dezente jaitsi edo erabat jateari utzi eta landarezkoekin moldatzea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 86. orr.