Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aporia iz ezin gaindituzko zailtasun edo oztopoa.

Hau bai, paradoxa da, aporia ez bada.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 134. orr.

Aporian zetzan sistemaren sadismo haren mukurua: errespetu eza zekarren errespetuak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 95. orr.

Barkamenari ez dagokio beste "esanahi"rik (helbururik, ulermenik), bere eromena, ezintasuna, aporia izan ezik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 111. orr.

Horrela begiraturik ikusten da Kierkegaarden parabolak zer nolako gaurkotasuna duen; hau da, erantzukizunaren azken obligazio eta aporia, eta, bide batez, etikaren azken burla, giza sakrifizioa da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 40. orr.

Hegelen Espirituaren Fenomenologia-k dioenez, gustuaren juzguaren aporietatik ihes egin nahi baitu, estetikak ez du Edertasuna aztertu behar, artearen eginkizuna baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.

Ordena doble honek (baldintzagabea eta baldintzatua, heterogeneoa baina zatiezina, legearen gainetik baina legearen baitan) aporia egoeran uzten gaitu, Derridarentzat "irtenbiderik gabea" gainera.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 111. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus