Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
apologo iz kontakizun laburra, hitz lauz nahiz hitz neurtuz ondua, irakaspen moral bat daukana.
Poetikek eta eskuliburuek apologoak, alegiak genero txikien artean jasotzen izan dituzte, halako idazlanei mesfidati begiratu izan dietelako zenbait adituk. Berria - Kultura 2004-05-29
Apologo honetan esandakoak, hutsaren hurrengo dira, ordea, liburu hau Txalapartan iragarri zenetik Ereinen argitara den arte bizi izan ditudan komedia subidealistekin konparatuz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.
Apologoa ere izan ninteke: bazen behin gizajo bat munduz okertu zena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 279. orr.