Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apologista iz apologia egiten duena.

Horrexegatik aldarrikatu zuten, Garibaik zein beste apologistek aurrena, erromantiko euskaldunek gero -adar makurtuak bezala erreakzionatuz, noski-, euskararen antzinatasuna.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 51. orr.

Iturri hartatik edan zuten apologistek, euskaltzaleek eta nazionalistek, Krutwig agertu arte behintzat. Har dezagun euskara bera: honen jatorri ez-indoeuroparrak, honen apartekotasuna, honen enigma, honen balio berezia, eta holakoak entzungo genituzke edozein hizkuntzalari edo euskal apologistaren ahotik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 321. orr.

Origenes (185-254), exegeta, teologoa eta apologista kristaua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Filosofia edo pentsamendu espainolaren inguruan ibili diren gorabehera luzeetan, aurreneko apologista patriotikoa (XIX. mendean) G.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 35. orr.

Xabier Kintanak plazaratu du Etxepare eta Lazarragaren arteko kidetasuna; neuk pauso bat gehiago emango nuke, gaineratuz bien asmoek bat egiten dutela euskal letren alde eta Esteban Garibai bezalako apologista elkorren aurka.  Berria - Kultura   2004-04-09

Ez soilik prozesuaren apologista instituzionalen aldetik, baita aurkako erradikal sutsuen aldetik ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 189. orr.

San Juan Ebanjelaria, Jesukristoren apologistarik argiena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 69. orr.

Orain dela berrehun urte, diferentziaren eta aniztasunaren benetako apologista izan zen Sade.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 48. orr.

Historia ezaguna da euskararen apologistena, askotan kontatu eta maiseatu dena: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 129. orr.

Kristau-apologistek zer erantzun ziezaioketen judu-salaketari: hau da, Elizaren praktika helenikoa bateraezina zela bere teoria judaikoarekin?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.

Pacioli luma bidezko kalkuluaren apologista bilakatu zuen aljebrako lehenengo tratatu inprimatu horrek ez zuen emaitza berririk; XV. mendearen bukaeran mendebaldeak aljebraren alorrean zekienaren inbentario bat aurkezten zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus