Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apologia 1 iz zerbaiten edo norbaiten defentsa edo justifikazio sutsua, hitzez edo idatziz egiten dena.

"Sacrum Commercium" (Itun Santua) edota pobretasunaren apologia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 908. orr.

Manufaktura-lanaren, merkataritzaren eta kolonia-hedapenaren apologia ziren doktrina honen gai nagusiak, estatuaren indarra sendotzeari baitzegoen osorik emana. manufaktura-lanaren, merkataritzaren eta kolonia-hedapenaren apologia ziren doktrina honen gai nagusiak, estatuaren indarra sendotzeari baitzegoen osorik emana.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Smith-ek pasarte famatu horretan ez du, inondik inora, laissez-faire dogmatikoaren apologia egiten, XVIII. mendeko merkataritzak zituen oztopo askoren aurkako bere librekanbismo sutsua aldarrikatzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 75. orr.

Nik neuk, behinik behin, ez dut sekula hizkeren eta euskalkien apologiarik egingo, ez ditut sekula bedeinkatuko eta goraipatuko.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 247. orr.

2 (izenondoekin)

Esku artean duzun proposamena aldarri horren aldeko apologia zuzena da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 16. orr.

Horixe dirudi obra honek: pobretasunezko bizitzaren apologia sutsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 908. orr.

Diferentziaren eta aniztasunaren apologia bikaina.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 49. orr.

Faxismo espainolaren apologia disimulatugabe bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 241. orr.

3 terrorismoaren apologia

Astelehenean igorri zuen Luesmak lehen txostena Fiskaltzara, Donostian gertatutakoa terrorismoaren apologia delitua izan zitekeelakoan; eta atzo txosten zabalago bat bidali zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

AVT kereila bat preparatzen ari da, horien guztien kontrakoa, terrorismoaren apologia egiteagatik, eta Auzitegi Nazionalean aurkezteko asmoa du.  Berria - Kultura   2004-01-24

Estatuaren Segurtasunerako Auzitegiak 15 urteko kartzela zigorra ezarri zien "terrorismoaren apologia» egiteagatik.  Berria - Mundua   2004-07-15

Hemengo demokrazian, gainera, ezin da libro mintzatu, ETAren jardunak askatasuna hurbildu digula jendaurrean esatea terrorismoaren apologia baita.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 19. orr.

Izututa utzi nau iragarkiak, batez ere beste inor ez duela izutzen ikusita, agian neuk hain garbi dakusadana ez duelako beste inork ikusten: gaur egun, gastaketaren apologia egitea terrorismoaren apologia egitea dela.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 69. orr.

Terrorismoaren apologia edo antzeko zerbait iruditzen zaie nonbait.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 63. orr.

- Terrorismoaren apologia egin gura duzuela esango ditek!  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 185. orr.

Eta horrek esan gura du, arras neutralki meditatzen hasi eta, deskuidoan bortxa komenigarria dela, ateratzen bazaizu, terrorismoaren apologia egiten duzula.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus