Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
apolitiko izond ideologia politikorik ez duena.
Epailea apolitikoa zen: hor konpon. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 152. orr.
Bere istorioa kontatzeari ekin dio hitzen hodian daukan pasabide meharretik nola edo hala: apolitikoak ziren etxean, baina bazuten miliziano zaurituak sendatu izan zituen osaba medikua, horregatik atxilotu zuten, haren klinikako txoferra zelako. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 63. orr.
Bide batez norbaiti -biografoari ala biografiatuari?- urte horietan "Basque Club of Havana" hartako asko frankistak edo beste gehienak apolitikoak direna aipatzea ahaztu zaio. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 148. orr.