Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apokrifo 1 izond benetakoa edo autentikoa ez dena.

Ebanjelio apokrifo honen arabera, Juda izan zen Jesusen dizipulurik maiteena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 73. orr.

Oteizaren testu apokrifo horretan ageri diren hiru arima horiek -telurikoa, abstrakzioarena eta iraultza kulturalarena- osagarriak izan litezke eta uste dut osagarri izan dituela Oteizak bere ibilbide artistikoan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 132. orr.

Sasi-erreferentziak emateko garaian maisu, memoria apokrifoak idatzi zituen, eta baita errealitateari oso urrutitik atxikitzen zioten historia liburu banaka batzuk ere.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 158. orr.

Elkarrizketa apokrifo bat.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 146. orr.

Egunkari apokrifo batek kontatzen digunez, ametsetan badarik ere, Oteiza Duchamp, Picabia eta Man Rayrekin elkartu zen Emak bakia etxean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 165. orr.

Nork ziurtatzen du gaur ehortzi eta omenduko dugun Romain Gary hori pertsonaia apokriforen bat ez dela?  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 176. orr.

Ez zuen jasaten auskalo zein mendetako baserritar apokrifoz janzteko ohitura hori.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 42. orr.

Valentín Esterlich, Bartzelonako idazle iluna, existitu egin zen, eta La asesina ilustrada-ren bertsio apokrifo hura izan omen zen bere azkeneko lana.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 134. orr.

Gizarte Siriakoa ez zen Aristotelesen lan benetako eta apokrifoen egilea, baizik eta garraiatzaile hutsa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 222. orr.

Ez omen dago berekoikeria primitiboaren aldeko inolako frogarik, ez trukearen, hartu-emanen edo merkataritzaren aldeko joera apokrifoaren aldekorik, ezta norbere burua zerbitzatzearen aldekorik ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 79. orr.

Otsoen ehizaren istorioa, larruzko estalkiena eta, are gehiago, erromatarrek eraikitako oroitzapenezko babeslekuarena gezur hutsa dira, eta Tito Livioren eta Martzialen aipuak, berriz, guztiz apokrifoak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 98. orr.

Dirudienez, titulu hauek apokrifoak dira eta ez dute beti laguntzen obraren nondik-norakoa garbi ikusten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 911. orr.

Batere apokrifoa ez dena, San Pedrotako sermoietan jasotako ondoriotako beste pare hau dator egun honi josia: San Pedrok zeruko giltzek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 259. orr.

2 (izen gisa)

Apokrifoen erabilera eta hainbat motatako zentsurak eta manipulazioak ere aipatzen ditu egileak lanean.  Berria - Kultura   2006-01-24

Argi dago apokrifoetarako eta manipulazioetarako joera handia izan dela euskal balada zaharren inguruan.  Berria - Kultura   2006-02-12

3 ebanjelio apokrifo

Eta ebanjelio apokriforen bateko kutsua duen hau jaso du esplikazio: "Bazkari handi batean Pedrok sabela bete eta ezin gehiago jan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 258. orr.

Ebanjelio apokrifo honen arabera, Juda izan zen Jesusen dizipulurik maiteena eta Jesusek berak, bere giza gorputzetik libratu nahirik, Judari eskatu zion traizio egin eta sal zezala.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 73. orr.

Baina Judaren ebanjelioa areago doa oraindik: Benetan maite banauzu, traiziona nazazu... Hori da, ebanjelio apokrifoaren arabera, Kristok Judari exijitu ziona.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 75. orr.

4 liburu apokrifo

Gero, liburu apokrifo baten (Kijote Avellanedakoa) argitalpenaz hitz egiten da, eta horrek aukera ezin hobea ematen dio Cervantesi imitatzaileari buruzko iritzi guztiz interesgarriak jakitera emateko (LIII. eta LIX. atalburuak).  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 194. orr.

Baina liburu apokrifoetan, Eliz Amak ofizialtasun kanonekoa eman ez zien haietako batean -Santiagoren Protoebanjelioan, hain zuzen ere-, han ageri dira Maria Nazaretekoaren gurasoen izenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 294. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus