Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oihartzun luzatuari zegokionez epentesia deitzen genuena apokopea deituko dugu errepikapenak hitza laburtzen duenean. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 57. orr.
Hitz berdintsuak elkartzeko atsotitzek duten joera nabarmena da, eta ez dira gutxi apokopearen bidez sortutakoak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 57. orr.
Oihartzun luzatuaren kasuan ikusi ditugun aldaerak aurkituko ditugu oihartzun murriztuan ere: hitzak hasierako letrak, tartekoak edo bukaerakoak gal ditzake, baina oraingo honetan aferesia, apokopea eta sinkopa dira, hurrenez hurren, hizkuntzalaritzari maileguan hartuko dizkiogun hitz bereziak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 54. orr.
Beste testu batzuk, berriz, hitz, hots, letra, silaba eta abarren manipulazioetan oinarrituak dira (aferesiak, apokopeak, sinkopeak, permutazioak). Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 13. orr.