Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irudi apokaliptikoak. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 27. orr.
Turuta apokaliptikoaren ahots beldurgarria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 358. orr.
Petrolioa eta euroa zaldi apokaliptikoak itzuli dira, eta euren ezpatakadek bi asteotako baikortasuna desagerrarazi dute. Berria - Ekonomia 2004-12-01
Honela sortu zen Mendebaldeko margolarien eskola apokaliptiko bat, benetan abiapuntu berria izan zuena, argi eta garbi pintura erabiliz esperientzia espiritualak adierazteko inpresio bisualen ordez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 296. orr.
Igande goizetako kai hegietako predikari apokaliptikoen iragarpenak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 209. orr.
ETA jaio zen urte berean idatzi zuen Arestik profezia apokaliptiko hori bere herriarentzat. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 16. orr.
Lurrikaren obsesio horrek (psikotiko batzuen fantasia apokaliptikoek bezala) ez ote zuen agerrarazten beraren barne-ezinegona, marraztean nonbait mendean hartzen saiatzen zena? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 198. orr.
Aurreikuspen apokaliptikoenen arabera, munduko espezieen laurdenak edo erdiak desager daitezke mende honetan. Berria - Gaiak 2004-11-10
Pentsalari frantziarraren teoria apokaliptikoaren arabera, izuaren eta segurtasun ezaren itzalak ilunduko digu begitartea datozen hamarkadetan. Berria - Mundua 2004-04-11
Ni, ondo dakizuenez, ez naiz bereziki optimista, eta interpretazio apokaliptikorako joera handiagoa dut, nonbait. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 177. orr.
Bere ikuspen apokaliptikoak ekarri zizkion gogora. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 182. orr.
Karl Marxen filosofia apokaliptikoak klase-gerrari, proletalgoaren diktaduraren ondoren, gizarte-ordena berriak jarraituko diola aldarrikatzen du. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 436. orr.
Tuileries sutan, une apokaliptiko bat suntsimen unibertsaleko orkestraburu klandestinoek zuzendua jendetza basa hordi zoro bat manipulatuz, Komunaren aurkako ideologoen esanetan. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 67. orr.
Mundua aro nuklearrean sartuz geroztik, bi potentzia handien artean behin finkatu den terrorearen orekak begiratu gaitu gerla hotzetik gerla berora lerratzera, xake joko apokaliptiko horren estrategia-kalkulatzaile amerikar batek asmatu erregela ez baitugu beharrik ahantzi: bietatik batek irabazten duen ber, biek galtzen dute. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.
Elementu horiek guztiak Izagirreren eskutik eta belarrietatik pasatu ondotik, soinu meta horretatik etengabe paisaia berriak, askorentzat post-apokaliptikoak, sortzen dira. Berria - Kultura 2006-03-02
Kristau-printzipioetan oinarrituriko historia oro unibertsala, probidentziala, apokaliptikoa eta aldika banatua izango da nahitaez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 304. orr.
Apokaliptikoen lanturuak gorabehera, gazte-jendeak gero eta gehiago irakurtzen du prentsa. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 174. orr.