Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Apokalipsia! -oihukatu zuen Gödelek, eskuak burura eramanez-. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 193. orr.
Metroan begiak zuloetatik irteten zitzaizkien ondokoa ahoskatzean: apokalipsia, tifusa, kolera, metrailaketa, altxamendua, sute batean hiltzea, uretan hiltzea, goseak hiltzea, lokatzetan hiltzea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 371. orr.
Nolanahi dela ere, apokalipsiaren hasiera iruditu zitzaidan hura, une hartan. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 18. orr.
Uda guztia neraman mundua apokalipsiaren pinturaz margotzen, arrazoi gabe, ohikoa denez. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 60. orr.
Liebanako Beatoak bere apokalipsiaren komentarioa ilustratzeko mapa egiteko, bidaiarien testigantzak eta erlijio liburuak izango zituen erreferentzia, eta paradisua ipini zuen maparen iparsartaldean, eta Europa, Asia eta Afrikaz gainera terra incognita bat itsasoaz bestaldean, apostoluak Lurraren lau aldeetara igorriak izan zirelako. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.
Claudio Magrisek dio apokalipsia beste zentzu batean ere ager daitekeela, greziarrek ikusten zuten moduan: errebelazio moduan, azpian dagoen zerbaiten azaleratze moduan. Berria - Kultura 2004-11-24
Sortze kezkagarria, utopiak, apokalipsiak, berrerosiko du. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 152. orr.
Halako pertsonaiak gehien nabarmentzen diren eremuak jorratu ditu: eliza eta historia, apokalipsia eta iraultza. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 152. orr.
-Behin, erran nuen nostalgiaren mugan, euria gogor ari zen gau misteriotsu batez, Uztaritzeko ikastolak antolatu kantaldi batean, apokalipsia oihukatzen entzun nuen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 88. orr.
Hargatik baikor nenbilen, errealitatearen pleguetan, apokalipsia kultural usaina zekarren behialako itzalaren agerpena berriro espero nuelako, Fanch eta biok sumatu suteen misterioaren argi garbira ekartzeko bidearen konfirmatzeko. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 124. orr.
Apokalipsia agertzen da, baina ez Hollywoodeko filmetako irudi tremendistekin. Berria - Kultura 2004-11-24
Zaldiak ikusteko hiru modu: ezkerrean Apokalipsiko zaldiak, XI. mendeko miniatura; eskuinean, Rubensen Felipe II.a zaldiz; behean, Géricault-en Derbya. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 199. orr.
Neke handia zen niretzat Apokalipsia irakurtzea, baina begiak hara estekaturik nituen, beste zentzumenak eta bihotza bera ere loturik nituen bezain sendo. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 104. orr.
Borreroak, lanean ari denean, Apokalipsiko tronpetak entzun uste izaten ditu maiz. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 67. orr.
Angers-en dira ere, leku berean Libertate (1943), Paul Eluard-en poeman inspiratu tapizeria, eta bereziki 1946ko Lanskenetaren sortzea: hona Lurçat pertsegitzen duten munstro adardunak eta Apokalipsiko laugarren zaldizkoa. Berria - Kultura 2004-08-25
Frantzisko gizon predestinatutzat aurkezten digu, Elias berria, Apokalipsiko seigarren zigiluko aingerua, irudi transzendente eta idealizatua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 735. orr.
Mapa bat dute orain, animalien apokalipsia aurreikusteko. Berria - Gaiak 2006-03-08
Dortoken apokalipsia ezpata-arrainaren eta hegalaburraren familiako kideen harrapaketari dago lotuta. Berria - Gaiak 2004-09-24
Zer gertatuko da, energiaren apokalipsia? Berria - Gaiak 2006-01-31