Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adabaki 1 iz saretua edo zulatua dagoenari josten zaion oihal edo ehunezko zatia.

Ez zuen nahi anaiek inolako arrazoirengatik bi tunika baino gehiago edukitzerik, nahiz eta uzten zuen haiei adabakiak jartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 324. orr.

Adabakiak zituen jakan, eta zuloak botetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 471. orr.

Adabakiak egiteko bi burko-azalekin egin ninan blusa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 92. orr.

Ukondo bat erakutsi zion, larruzko adabaki josi berriarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 209. orr.

Bazter batean ohe handi bat adabakiz egindako estalkiarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 128. orr.

Pobre baten antzera doa jantzita, erabat puskatutako eta adabakiz jositako jantziekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1050. orr.

Aitak, bere jaka adabakiz josiaren mahuka astindu eta kalerako bidea hartu zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.

Birsortzeko eta birziklatzeko gaitasun handia du; ezerezetik sortzeko eta apurtu edo desbideratu dena berreraikitzeko: "adabakiekin soineko berria josteko" bere hitzetan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 386. orr.

Inork ez dio jantzi zaharrari jantzi berriari kendutako adabakirik josten.  Elizen arteko biblia   Lk 5,36

Higatu samarra zen jaka hura, baina garbia, eta behar bezala zeuzkan ukondoak: batere adabakirik ez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 177. orr.

Doktorearen zortzi soingaineko aurkitu ziren, berri-berriak, naftalinaz barrubeteak, eta bere denboran amonak hari erabiltzen utzi zion bakarra, dena petatxu eta adabaki, lepo-paparrak gantzuz lustratuak zituela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

Emakumeak adabaki-hari pixka bat enkargatu die eta azukre zerbait.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 118. orr.

Barregarria gertatzen da horrelako euskara, kolore guztietako adabakiz jositako pailazoen jantziak ere barregarri gertatzen diren bezala.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 146. orr.

Adabakiz jositako kanpadenda bildu, eta lekuak hustu ditugu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 76. orr.

2 irud/hed

Berdin zen bulegora besoa uhal batez bildurik edo begian adabaki batekin agertzen bazinen, Henryk ez zizun hitzik esango.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.

Dokumentua adabakien batuketa bat da: handik eta hemendik hartutako pusketekin egindako dokumentua.  Berria - Harian   2006-01-18

Guztiok jartzen diogu adabakiren bat gure nortasunari, guztiok dugu zerbait gezurrezkoa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 64. orr.

Zapaterok egin nahi dituen aldaketak adabakiak baino ez dira.  Berria - Harian   2005-11-03

Egun batean atzera begira hasten zara, ea merezi duen zenbat gauza dagoen zure bizitzan, ea gogoangarriak gerta litezkeen zenbat pertsona ezagutu duzun, ea lagunak benetakoak izan diren ala denbora betetzeko behar zenituen adabakiak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 255. orr.

Koadernotxo bat zeukan eskuetan, eta bertan isiltasunaren adabakiak josten ari zen, eskulangile baten fineziaz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 149. orr.

Adabakiz jositako kanpadenda bildu, eta lekuak hustu ditugu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 76. orr.

Aspaldiko Greziako eta latin-aro hurbileko burusi nabar direlakoez dihardu, eta Ben Jonson-ez, zeinak Senekaren adabakiz definitu baitzituen bere garaikideak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 132. orr.

Orain gauak haize eta txikizioz beteak daude; zuhaitzak okertu eta makurtu, eta hostoak zalapartan hegatzen dira, belardiari adabakiak jarriz, eta erretenetan metatzen eta tuberiak trabatzen eta bide bustietan barreiatzen dira.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 128. orr.

Itxarote zerrenda murrizteko neurriak adabakitzat jo ditu oposizioak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

3 irud/hed (izenondoekin)

Humboldtek garbi ikusten du, euskarari esker, bereziki, hizkuntza gizakiarentzat ez dela adabaki hutsa: hizkuntzari esker, gizakiak bere nortasuna garatzen du, bai maila pertsonalean eta bai sozialean.  Berria - Kultura   2006-02-03

EBko Kontxi Bilbaok, berriz, "adabaki demagogikoak" bilatzea egotzi zion Zabaletari.  Berria - Ekonomia   2006-03-18

Intrigatu egiten dute gortean eta kantzilerietan; adabaki berriak eransten dizkiete Garibairen kontrako susmoei; Garibairen gainbehera bilatzen dute.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 45. orr.

Beti bakoitzak nahi duen huraxe esaten badu, aurkariaren arrazoia inoiz aintzat hartzen ez bada, elkarri nola edo hala jositako adabaki mordo baten itxura mordoiloa hartuko du bertso saioak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 114. orr.

Gutxiago edaten zuen, egoki gobernatzen zen gonbidaturik bagenuen eta Lajosen katamotz-begietatik gordetzen zen, izandako bizitza triste eta adabakiz betea ezkutatu nahian.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

Garraio sistema horren bidez, arraza eta gizarte integrazioa sustatu nahi ziren; finean, aukera berdintasuna (halaz ere, antza, adabakizko neurri horrek porrot egin du, gurasoek ez baitute oso gogoko auzo txiroetatik datorren migrazioa).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 284. orr.

4 irud/hed (hitz elkartuetan)

Hausterren patchworkaren teoria, CATeko foileto hura adabaki bilduma zela, indarra hartuz zihoan.     «Kuskue tanden», 2004 - 93. orr.

Margaritak azaldu zigun gaztelaniaz bóveda celeste deritzana esamolde bitxia iruditu izan zitzaiola harik eta halako batean, atzean utzita Euskal Herriko zeru adabaki lauak, zeruak Gaztelan duen kurbaduraz ohartu zen arte.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 137. orr.

Bizitza osoan entzungo ez nituzkeen diskoak, aspertuaren aspertuaz heriotzara eraman zaitzaketen liburukoteak, albumetan txukun-txukun gordetako egunkari adabakiak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 162. orr.

Egunkari horietako batetik hartutako prentsa-adabaki bat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 9. orr.

5 adabakia jarri

Horrek esan nahi du planen bitartez langileak euskalduntzea adabakia jartzea dela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

6 adabakiak ezarri (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Isaacen hitzetan, Miarritzek "adabakiak ezarri ditu" aste honetan gibelean. ETC-prentsa   Berria, 2009-10-03

Aurreko legealdian gobernatu zutenek erreforman adabakiak ezartzea planteatu zuten. ETC-prentsa   Argia, 2013-09-29

7 adabakiak jarri

Ez dira ez adabakiak jartzeko ez ordezkaritza sindikalari xantaia egiteko garaiak.  Berria - Ekonomia   2004-07-23

Rina hau jostun moduko zerbait zen etxean: ona, baina soingainekoak barrenekoz kanpora jartzeko eta galtzei adabakiak jartzeko bakarrik, ez baitzuen soinekorik egiten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 47. orr.

Sekula ez diote ekiten prozeduraren sakoneko aldaketari, adabakiak jartzen ari dira beti.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Cecilia eta Faedistarreneko neskak ez ziren mojengana hain sarri joaten elizako gauzetarako bakarrik: uda aldian ere joan ohi ziren laguntzera, kolonia helioterapikoaren garaian, edo bordatzen, adabakiak jartzen eta bestelako emakume lanak ikastera ere joan ohi ziren haietara, edo, baita ere, txandaka, etxeko gazteenei Erruki Etxera laguntzeko ere bai.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 174. orr.

Iraganari adabakiak jartzen dizkiogula diozu...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 423. orr.

Poesiak adabakiak jarri zizkion zaurietan.  Berria - Kultura   2004-01-17

Gainerakoan, ez zuen nahi anaiek inolako arrazoirengatik bi tunika baino gehiago edukitzerik, nahiz eta uzten zuen haiei adabakiak jartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 324. orr.

Orain gauak haize eta txikizioz beteak daude; zuhaitzak okertu eta makurtu, eta hostoak zalapartan hegatzen dira, belardiari adabakiak jarriz, eta erretenetan metatzen eta tuberiak trabatzen eta bide bustietan barreiatzen dira.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adabaki bat (7); adabaki bat (7); adabaki batzuk (5); adabaki batzuk (5); adabaki batzuk josi (3); adabaki batzuk josi (3); adabaki hutsa (3); adabaki hutsa (3); adabakirik josten (3); adabakitzat jo (3); adabakiz jositako (6); eta adabaki (3); eta adabaki (3); eta adabakiz (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus