Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apoiatu, apoia(tu), apoiatzen 1 da ad bermatu.

Hantxe, miratoki baten hedaguneko espaloian ikusi zuen aita, farola baten argipean motozikletaren kontra apoiatuta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 163. orr.

Hantxe zegoen Jean Claude, deskapotablearen kapota estalian apoiatuta, lerden, garai, dotore.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 54. orr.

Prue Ramsay, aitaren besoetan apoiaturik, maiatz hartan izan zen ezkontzan emana.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 131. orr.

2 du ad pertsonez mintzatuz, hari laguntza eman, hura sustengatu.

Guk Chavez apoiatzen dugu, baina ez dugu espero gauza egun batetik bestera aldatuko denik.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 25. orr.

Ama ere isilik, mutu, baina hitzik gabe ere gauza garbi dago, amak aita apoiatzen duela, alegia, ahantz dezadala haien Xerazade kuttuna, ez daudela negoziazioetarako prest.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 145. orr.

Pintatu egiten nuen eta hor ere amak guztiz apoiatu ninduen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 236. orr.

Joxe Irazu Nobel sarirako izendatzea hemen eta munduan apoiatuko duten kulturako jendeen zerrendak egiten has gaitezke.  Berria - Kultura   2004-02-04

3 (hedaduraz )

Eta horren eraginez bestela inoiz altxatuko ez zen militar askok O-4ko kolpea bultzatu eta apoiatu egin zuten.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 109. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus