Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apodiktiko izond berez begien bistakoa, nabarmena.

Gauza baten errealitatea froga baten bidez ezagutzen denean, hor ez dago iritzi ezberdintasunik, ez gaitzespenik, ez eta frogatua onartzeko oztoporik ere, "kontraesan apodiktikoa"ri eusten dion ezjakinen baten kasuan izan ezik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 82. orr.

Izan ere, esakune geometrikoak apodiktikoak dira osotara, h[au] d[a], beren beharrezkotasunaren kontzientziari lotuta daude, adibidez, "espazioak hiru dimentsio besterik ez ditu"; halako esakuneak, ordea, ezin dira judizio enpirikoak edo esperientzia-judizioak izan, ezta beraietatik abiatuta inferitutako esakuneak ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 45. orr.

"Hiruki batean bi alde batera hirugarrena baino handiago dira", ez dira lerroaren eta hirukiaren adigai orokorretatik eratortzen, begiespenetik baizik, eta gainera a priori ziurtasun apodiktikoarekin eratortzen dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 44. orr.

Froga apodiktikoari soilik dei dakioke demostrazioa, froga hau intuitiboa den heinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 253. orr.

Garrantzizkoa da jakitea ea azken zientzian matematikoa deitzen zaion ziurtasun apodiktikora iristeko metodoa ziurtasun hori bera Filosofian bilatzeko metodo berbera ote den, dogmatikoa deitu beharko zaion metodoa, alegia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 248. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus