Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ganden igandean hainbertze lohi harrotu, non basez estaliak, apoarmatuak iduri, bukatu dute beren lehiaketa atsegin haundirekin. Herria 2005-10-06
Beste hainbatetan bezala, apoarmatuaren koraza jantzi eta erraietatik mintzatu zen Marta. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 79. orr.
Les Problèmes díun problème obra (Paris, 1917), zeinean ordena kronologikoan eztabaidatzen baitira Akiles eta apoarmatuaren problema ilustrearen soluzioak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 35. orr.
Ezjakinek uste dute zozketa infinituek denbora infinitua eskatzen dutela; berez aski da denbora infinituki azpizatikorra izatea, Apoarmatuarekiko Lehiaketaren parabola ospetsuak ongi erakusten duenez. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 53. orr.
Zaindu ezazue ongi hor utzi dudan Apoarmatu Gorri hori. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 185. orr.
Apoarmatu diamanteduna ("Malaclemys terrapin") Malaclemys generoko animalia da. Narrastien barruko Emydidae familian sailkatuta dago. ETC-entziklopedia Apoarmatu diamantedun, Wikipedia
Apoarmatu istilzale ("Emys orbicularis") Europako alderik handienean dagoen ur gezatako dortoka bat da, iparraldean eta erdialdeko zenbait tokitan izan ezik. ETC-entziklopedia Apoarmatu istilzale, Wikipedia
Guztira 11 eme eta zazpi ar askatu zituzten, erdiak apoarmatu istilzaleren familiakoak, eta beste erdia, berriz, korrontezaleak. ETC-prentsa Berria, 2004-06-26
Hirugarren eta azken urte honetan, haurrek, mehatxatuak diren bi animalien ezagutza egin dute: Europako ur-pototxa eta apoarmatu istilzalea. ETC-prentsa Herria, 2006-04-20
Apoarmatu korrontezale ("Mauremys caspica") Iberiar penintsula Iberiar Penintsulako zati handi batean, Jugoslavia ohian, Bulgariako hegoaldean, Afrikako ipar-mendebaldean eta Asiako hego-mendebaldean ere bizi den ur gezatako dortoka da. ETC-entziklopedia Apoarmatu korrontezale, Wikipedia
Euskal Herrian, hemengo apoarmatu korrontezalearekin lehiatu da Floridako apoarmatua eta kalte handia eragin dio. ETC-prentsa Berria, 2005-07-10
Narrastiei dagokienez, aipatzekoa da sugandila buztangorria, edo sakanetan ikus daitekeen apoarmatu korrontezalea. ETC-prentsa Argia, 2006-06-04