Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apo1 1 iz ornodun urlehortarra, igelaren antzekoa baina gorputz lodiagoa eta azala garatxoz betea duena (Bufo vulgaris, B. bufo etab.).

Hemen esaten da gurutzearen seinalea eginez San Antoniok apo bat kapoi bihurtu zuela, eta gero, gurutzearen seinalearekin, baita ere, kapoia arrain.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 391. orr.

Tapiaren eta Izagirreren apoa ez da txerrikortako ordotsa, putzuetako zapoa baizik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 42. orr.

Usoa ere, hegaztirik agresiboenetakoa da berez, nahiz bakearen sinbolo unibertsal zuria izan; edo apoa animaliarik zakarren, nazkagarrien, eta gaiztoena sinbologia kristauean, bere izatez hagitz animalia gozo eta kaltebakoa izan arren.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 32. orr.

Ikasleek hontza edo katua edo apoa ere ekar dezakete.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 65. orr.

-Lakuaren urik gardenenetan ere apoak eta igel satsuak ez daude geldi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 598. orr.

Nik ziur-ziur uste dudan bezala, oker egin badu, berriz, apoa pozoituta hilko da seguru asko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 107. orr.

Eta bailara eta testuinguru berean Juanis deitzen zieten berriz apoei, Fraintzi aldetik sartutako Joanes izenaren sorgin sonak eraginik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 69. orr.

Skinny eta bera elkarrekin itzultzen ari ziren urmaelaren ertzean apoekin jolastetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 152. orr.

Errealismo, iz. Natura apoei iruditzen zaien bezalakoxea pintatzeko artea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 99. orr.

Apoek eta sugeek ere.  Elizen arteko biblia   1 Ko 10,9

Baina otorduak egunero aldatzen badizkidate ere, inoiz amatatuko ez den argi gogorraren azpian apoen kantu minduak irakatsiko dit noiz den gau.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 94. orr.

Uretako piztia guztiak esnatuak ziren; igelak amorru batean ari ziren korroka, eta aldika-aldika, behin ezkerretatik hurrena eskuinetik, apoen ahots kobrezkoak izarretara jaurtitzen duen nota labur, beti berdin, triste hori entzuten nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 97. orr.

Jangarri, izond. Jateko eta, oro har, digeritzeko ona, hala nola harra apoarentzat, apoa sugearentzat, sugea zerriarentzat, zerria gizonarentzat, eta gizona harrarentzat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 167. orr.

Apoen kastakoak bagara ere, igelak hiltzearen aurka gaude, zinez.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 63. orr.

· Purpura-koloreko bi apo handi eta heze hildako haragi-euliak irensten eta tripa-festa egiten ari ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.

· Gizon hark apo-aurpegia zeukan, aho handia, begi irten xamarrak eta ile beltz sendo laburra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 139. orr.

2 irud/hed

Ron mendazko apo bat jaten eta sabela igurzten ari zen, eta Hermionek hiru mahaitan zabalduta zituen eskolako lanak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 174. orr.

Eta hau guztia gazteek erraz irentsi behar luketen apoa balitz bezala, guztiei bostekoa luzatzen jarraitu du oso eta santu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 34. orr.

3 apo arrunt (corpusean ez dago; ETCn 48 agerraldi)

Apo arrunt europarra ("Bufo bufo") Europa, Afrika ipar-mendebaldean eta Asian zabaltzen den urlehortarra da, Irlanda, Korsika, Sardinia, Balear uharteak Balear Uharteak eta beste zenbait uhartetan izan ezik. Euskal Herrian bizi den apo arrunt iberiarra, denbora luzez, espezie honen azpiespezie gisa identifikatzen zen. ETC-entziklopedia   Apo arrunt europarra, Wikipedia

Apo arrunt iberiarra ("Bufo spinosus") Bufonidae familiako anuro bat da. Lehenago apo arrunt europarraren ("Bufo bufo") azpiespezie gisa sailkatu ohi zen. ETC-entziklopedia   Apo arrunt iberiarra, Wikipedia

Orain dela gutxira arte sei espezie zeuden: arrubioa, igel arrunta, txantxiku arrunta, apo arrunta, baso igel gorria eta uhandre palmatua, eta horietatik bi galdu dira. ETC-prentsa   Berria, 2010-05-30

Bertako apo arrunta (bufo bufo) lurrikara gertatuko zela antzeman, nonbait, eta hiru egun lehenago desagertu zen. ETC-prentsa   Berria, 2010-04-07

Apo arrunta (Bufo spinosus) eta arrabio arrunta (Salamandra salamandra) ere bizi dira bertan, nahiz eta gaurkoan ez ditugun ikusi. ETC-prentsa   Argia, 2018-06-17

Apo arruntak (Bufo spinosus) ere egin zuen bere agerraldia. ETC-prentsa   Argia, 2019-06-16

Ingurune itzaltsuenetan, berriz, orbel eta goroldioen artean, uhandre palmatua, baso-igel gorria, apo arrunta eta beste zenbait anfibio ere agertzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Karrantzako naturaren gidaliburua, Zigor Arteaga, Ainhoa Lamariano, Roxali Sarasua, Puy Ziaurriz UEU, 2000

Hobe ezetz, pentsatu nuen, apo arrunta da, keinuak egiten ditu poltsa zuri horiekin, horrek Leoren heriotzarekin du zerikusia. ETC-literatura, saiakera   Hatsaren kulunka, Hertha Muller (Ibon Uribarri), Elkar, 2010

4 apo arrunt europar (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Apo arrunt europarra ("Bufo bufo") Europa, Afrika ipar-mendebaldean eta Asian zabaltzen den urlehortarra da. ETC-entziklopedia   Apo arrunt europarra, Wikipedia

Apo arrunt iberiarra ("Bufo spinosus") Bufonidae familiako anuro bat da. Lehenago apo arrunt europarraren ("Bufo bufo") azpiespezie gisa sailkatu ohi zen. ETC-entziklopedia   Apo arrunt iberiarra, Wikipedia

5 apo arrunt iberiar (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Apo arrunt iberiarra ("Bufo spinosus") Bufonidae familiako anuro bat da. Lehenago apo arrunt europarraren ("Bufo bufo") azpiespezie gisa sailkatu ohi zen. ETC-entziklopedia   Apo arrunt iberiarra, Wikipedia

Hasteko, Apo arrunt "(Bufo bufo)" izendapenaren barruan, hainbat subespezie aurki ditzakegu. Subespezie hauteraiko bat, orain azalduko dugun apo arrunt iberiarra da. ETC-entziklopedia   Txikipedia: Apo arrunt, Wikipedia

6 apo-belar

Haizeak jandako lauza zahar hauen zirrikituetan, astaperrexil pozoitsua eta erabelarra hazten dira; udaberrian, txikoria-belarraren eta apo-belarraren lore horixkek, gladiolo gorrimin ederrek eta kuku-praka purpura-koloreek distiratzen dute pareten ondoan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

7 apo ezproidun (corpusean ez dago; ETCn 26 agerraldi)

Apo ezproiduna ("Pelobates cultripes") Pelobates Pelobatidae familia (biologia) familiako anfibio urlehortarra da, Frantzian, Euskal Herrian eta Iberiar penintsula Iberiar Penintsulan bizi dena. ETC-entziklopedia   Apo ezproidun, Wikipedia

Bereziki arriskuan dagoen espezie bakar bat ez dagoen arren, mehatxu egoeran dauden hainbat badirela azaldu du: besteak beste, apo lasterkaria, apo ezproiduna eta Pirinioetako uhandrea. ETC-prentsa   Berria, 2017-02-04

8 apo hontz

Urtarriletik zikoinak, belatzak eta apo-hontzak jaso dituzte batez ere.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

9 apo lasterkari (corpusean ez dago; ETCn 91 agerraldi)

Apo lasterkaria ("Epidalea calamita") iparraldeko Europa ipar eta mendebaldeko Europako eskualde hareatsu eta txilardietan bizi den anfibio urlehortarra da. ETC-entziklopedia   Apo lasterkari, Wikipedia

Euskal Herriko kostaldean aurkitzen diren apo lasterkariaren (Bufo calamita) populazioak desagertzeko zorian daude. ETC-prentsa   Berria, 2006-07-14

Izan ere, Jaizubiako errekan eta ibarrean eta Plaiaundiko Parke Ekologikoan bizi diren hegazti espezie paseriforme batzuengan eragina izango luke, bai eta apo lasterkariaren populazioan eta komunitatearentzat interesa duten bi habitatetan ere. ETC-prentsa   Berria, 2007-07-26

Egun, Igeldoko igela ari da aztertzen, apo lasterkari, dortoka eta anfibioen erasotzaileekin batera. ETC-prentsa   Berria, 2007-08-16

Apo lasterkariak amaiera zoriontsua nahi du ipuinean. ETC-prentsa   Berria, 2010-06-24

Besteak beste, hegoaldeko zuhaitz-igelean (hyla meridionalis) eta apo lasterkarian (bufo calamita) duen eragina aztertu dute. ETC-prentsa   Berria, 2012-01-27

Bereziki arriskuan dagoen espezie bakar bat ez dagoen arren, mehatxu egoeran dauden hainbat badirela azaldu du: besteak beste, apo lasterkaria, apo ezproiduna eta Pirinioetako uhandrea. ETC-prentsa   Berria, 2017-02-04

Sopelako Udalak eta Aranzadi elkarteak ekintza plan bat abiatu dute apo lasterkaria leheneratzeko, arriskuan baitago. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2014-04-11

Beste batzuek ezin dute saltorik egin: apo lasterkariak (Bufo calamita), esaterako, korrikaldi txiki baten antzeko zerbait egiten du, gelditu, eta berriro korrika. ETC-zientzia, zuzenbidea   Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia, EHU, 2011

10 apo pikart (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Apo pikarta ("Pelodytes punctatus") Pelodytidae familiako anfibio urlehortarra da, iparraldeko Italian, hegoaldeko Frantzian, Euskal Herrian eta Iberiar penintsulan bizi dena. ETC-entziklopedia   Apo pikart, Wikipedia

11 apo pintatu iberiar (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Apo pintatu iberiarraETC-entziklopedia   Apo, Wikipedia

Hala ere, zitazio gehienak hegoaldean jaso dira, Andaluzian, Guadalquivir ibaiaren hegoaldean, apo pintatu iberiarraren banaketaren mugarekin egiten duelarik bat bertan. ETC-entziklopedia   Hegoaldeko apo pintatu, Wikipedia

12 apo urrekara (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Apo urrekara ("Incilius periglenes") "Incilius" generoko animalia da. Oso leku gutxitan bizi zen, hala nola Monteverde basoan, Costa Rican eta Erdialdeko Amerikan. ETC-entziklopedia   Apo urrekara, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus