Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
apo-apoan adlag nekearen nekez.
Periko entzun zuen alboko kaletik gora pasatzen, eta kontrako aldetik kairantz abiatu zen, bai baitzekien beste serenoa, Totorika, sona handiko edatunetakoa zela herrian eta apo-apoan agertzen zela bazterrotatik inork birritan deitu barik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 10. orr.
Ura edan zuen apo-apoan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 75. orr.