Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apnea 1 iz arnas hartzeko arazoa.

Ameriketako Estatu Batuetan eginiko ikerketa baten arabera, zurrunka egiten duten edo loaren apnea pairatzen duten bost urteko haurrek emaitza txarragoak lortzen ohi dituzte adimena eta oroimena neurtzeko frogetan.Eta hortxe, bere arnasa gero eta lasaiagoarekin naretuta, apneaz gogoratu da aita.  Berria - Gaiak   2004-10-30

Apneak arnas hartze behartu bati jarraikion arnasketaren etenaldi iragankorra dituztenek ezin dute lo sakon egin.  Berria - Gaiak   2004-12-29

2 irud/hed

Atturri eta Bidasoaren artean apneak jota dago euskara, bizi edo ito kinka larrian.  Berria - Kultura   2004-02-28

3 loaldiko apnea (corpusean ez dago; ETCn 35 agerraldi)

Loaldiko apnea arnas aparatuaren gaixotasuna da, izatez lepo aldean dagoen butxadura batek sortutakoa eta pazientea lo dagoenean gertatutakoa. ETC-entziklopedia   Loaldiko apnea, Wikipedia

Loaldiko apnea: pertsonak arnasketan geldialdi bat edo gehiago egiten duenean edo lo dagoen bitartean azaleko arnasketak dituenean. ETC-entziklopedia   Loaren nahasmendu, Wikipedia

Autore batzuek loaldiko apnea eta izu-ikararen nahastea erlazionatu dituzten arren, loaldiko apnea duena sarritan igarotzen da lotan egotetik esna egotera eta esna egotetik lotan egotera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Psikopatologia, Askoren artean, UEU, 2014

Loaldiko apnea-hipoapnea sindromea: badirudi iktus errepikaria izateko arriskua areagotzen duen faktore independentea dela. ETC-zientzia, zuzenbidea   Iktusa. Aro berri bat, Maite Martinez / Amaia Muñoz, EHU/UPV / UEU, 2018

Loaldiko apneak Alzheimerren gaitza eragiten duen genearekin lotura du. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-06-14

Horren ondotik doaz loaldiko apnea eta atsedenik gabeko zangoen sindromea: horiek ere nahiko ohikoak dira. ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2019-03-15

Arrisku kardiobaskularra gehitu egin da, baita diabetesarena, hipertentsio arterialarena, loaldiko apnea-sindromearena eta alterazio pneumatologikoen intzidentzia ere. ETC-prentsa   Berria, 2010-04-20

Zurrunga egin edo loaldiko apneak edukiz gero, pisua galdu ondoren sekulako hobekuntza nabarituko duzu. ETC-prentsa   Berria, 2010-12-14

Lehena, zurrungak eta loaldiko apneak dira, pertsona batek lo dagoenean arnasteari uzten dionekoa. ETC-prentsa   Berria, 2012-05-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus