Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aplikazio 1 iz aplikatzea; kasu berezi bati egokitzea.

Aplikazio hori XML hizkuntzan oinarritutako programa da, eta web zerbitzuak sortzeko balio du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Batasunaren aburuz, Azkarateren kasuan "euskal presoen kolektiboa suntsitzeko eraikitako politika baten aplikazioa" ikusten du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Magistratu eta juriskontsultoei dagokie, legearen izpiritu orokorraz beterik, haren aplikazioa zuzentzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 46. orr.

Oinarrizko giza eskubideen aplikazioa industria multinazional batean esku uzteko ideian bada zerbait orwelianoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 249. orr.

Al-Jauarrek zehaztu zuen zigor horren aplikazioa baldintza batzuen menpe egongo dela.  Berria - Mundua   2004-07-01

Diotenez, aurkikuntza honen aplikazioak oso handiak izango dira etorkizunean, uztak handitzeko eta elikadura hobetzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 94. orr.

Gogoratzea komeni da teoria batek azalpen maila ezberdinak (oinarriak eta metodologiak), teorien bitarteko aspektuak, euron deribazioak eta aplikazioak dauzkala beti.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 20. orr.

Gaur egun, Microsoften Windows XP aplikazioak ere antzerako aukerak ematen die ikusmen arazoak pairatzen dituztenei.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Oinarrizko ikerkuntza eta aplikazioak bereizten dituena zera da: aplikazioen kasuan badakigula zer aurkituko dugun, eta bestean, berriz, arrastorik ere ez dugula.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 95. orr.

1953. urterako, erabat galdua nuen ebaluazio-prozedura taxonomikoak formulatzeko itxaropena, eta gramatika sortzailearen arazoetan jarri nuen arreta guztia, hala teorian nola aplikazioan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.

Halako kasuetan ere, arriskua, halakorik izatekotan, aldian aldiko ezaguera berriaren aplikazioan legoke funtsean, ez ezagueran berean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 194. orr.

Arrazoimen praktikoak puntu goren hau lortu duenean, hots, jatorrizko zerizan baten adigaia ongi goren gisa, orduan ez du pentsatu behar bere aplikazioaren baldintza enpiriko oro gainditu denik eta objektu berrien ezagutza zuzenera igo denik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 274. orr.

Internetek negozioetan dituen aplikazioei buruzko praktika eta ezagutzen topagune izatea da Kongresuaren xedea.  Berria - Ekonomia   2004-11-16

Horrez gain, Windows Media Player (WMP) multimedia aplikaziorik gabeko bertsioa salgai jartzera derrigortu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-06-09

Kontu bera dugu, ez oinarrizko ikerkuntzan bakarrik, baizik eta haren aplikazioetan ere berdin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 25. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ikuspegi horren arabera, teknologia zientziaren aplikazio soila litzateke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 249. orr.

Poto eta guzti, egokiera hartarako guztiz aproposa izan zen kantua (Atxagaren plagioaren teoriaren aplikazio jatorra), eta bat baino gehiago jarri zuen negarrez, bere sentimenduaren indarrez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 107. orr.

Matematika astronomikoen aplikazio harrigarriak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.

Modu honetako materialek aplikazio interesgarriak dituzte transformagailu elektrikoetan, bobinetan.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Eskaera egitean, sekuentzia genetiko horren aplikazio industriala zein izango den ere zehaztu behar da.  Berria - Gaiak   2006-04-13

Eskola-sistemaren barruan bertsolaritzaren aplikazio pedagogikoa aintzat harturik.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 216. orr.

Plangintzarako iradokizun erabakigarri batzuk eskaintzen ditu, iraunkortasuneranzko politiken adierazle gisa, aplikazio ekonomiko, politiko eta sozialetarako.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 67. orr.

EAEko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen aplikazio juridikoa lanean azaltzen duenez, agerikoak dira lege horrek dituen hutsuneak.  Berria - Harian   2006-02-04

Webgunearen atal bakoitzean informazio iturriak ikus daitezke eta irudi horiek (mapak, grafikoak...) beste aplikazio informatikoetara eramateko aukera eskaintzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Arkimedesen printzipioaren aplikazio zuzena.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 29. orr.

Ez al da beharrezko halako eskarmenturik, legeen aplikazio zuhurra egin ahal izateko?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 47. orr.

Halako organon baten aplikazio xeheak arrazoimen hutsaren sistema bat eraikiko luke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 38. orr.

Ez da inolako modurik asmatzeko nora eramango duen ikerbide jakin batek, ez eta, beraz, zein izango diren aplikazio posibleak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 158. orr.

Burgundiarren legearen eta bisigodoenaren aplikazio bidezkoa, lur-banaketaz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 272. orr.

Aplikazio praktikorik gabe, eskola-ariketa hutsa izatera behartua, erretorikak baztertuz joan zen inventioaren eta, neurri txikiagoan, dispositioaren alorretako alderdiak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 198. orr.

Kategoriek ez dute gauzen ezagutzarik ematen begiespenaren bidez, begiespen enpirikoari egindako aplikazio ahalgarriaren bitartez izan ezik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 74. orr.

"Zenbait udali legeen aplikazio malguagoa egin dezatela eskatu nahi diegu", esan zuen Trebiñok.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Nazioarteko zuzeneko inbertsioen eragile atzerritarrek menderatu ohi dute teknologia hori, eta teknologiaren aplikazioa eraginkorra eta probetxuzkoa gertatzea nahi izaten dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.

Beti bezala, era horretako neurrien eraginkortasunari dagokionez, aplikazioa orokorra den ala ez da garrantzitsuena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 192. orr.

Termino edo kontzeptu hori egiazko naturatik arras urruti geratu denez, berriro teorizatu, jorratu eta garatu beharko da, elikadura munduan zentzuzko aplikazioak eman dakizkion.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 75. orr.

Errealitate printzipioaren ezinbesteko aplikazioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.

Legearen atzera begirako aplikazioa Espainiako Konstituzioak debekatu egiten duela-eta, Paroten aurkako neurria Konstituzioaren aurkakoa izan litekeela ohartarazi du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ingurumen-legediaren aplikazio-epeak aurreratuko dituztela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Izan ere, formulazioen eta aplikazio moduen arabera, Hegoaldearen industrializazioa geldiarazteko ezkutuko modu bat izan daitezke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

Erabiltzaile diodanean aplikazio programez eta makinez ere ari naiz.  Berria - Gaiak   2004-11-04

Aurrera laster egiten duen artikulua da, eta ematen dituen aplikazio-adibideak ez dira beti-beti oso konbentzigarriak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.

Diseinu grafikoa actioaren diskurtso idatziaren aplikazio esparrua dela esan baitezakegu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 227. orr.

Euretatik ekinda ikus daiteke nola era daitezkeen beste objektu batzuk, beste kontzeptu batzuk, beste enuntziazio-modalitate batzuk, edo beste aukeraketa estrategiko batzuk (aplikazio-eremu zehatzagokoak) orokortasun txikiagoko arauetan oinarrituta.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 168. orr.

Deskribatu behar da, era berean, sendagilearen diskurtsoaren jatorria den esparru instituzionala eta diskurtso honek bere jatorri legitimoa eta aplikazio-puntua aurkituko duen gunea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.

Aplikazio kontuak, kautela osatzaile eta erantsiak, objektu iragankorrak edo aldakorrak, berba batez, aginpidearen jarduneko ikuskatze lana eskatzen duten horiek, botere arauemaile edo sortzailearenak baino, araudien eskukoak dira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 54. orr.

Legearen aplikazio dekretuak lehenbailehen presta ditzaten galdegin die Barne Ministerioko zerbitzuei.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Filipe Bidart euskal presoa baldintzapean askatzeko erabakirik ez du hartu Kondenen Aplikazio Auzitegiak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Reimseko Epaitegiko Zigor Aplikaziorako Eskualde Batzordeak eskaera ukatu zion, eta urte batez eskaera berri bat egiteko debekua jarri zion.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

"Ireki..." aplikaziora itzuli nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

Lanbidek izango duen informatika aplikazioa aurkeztu zien Azkarragak atzo prestakuntza zentroei, Gasteizko Europa gizarte etxean eginiko jardunaldian.  Berria - Ekonomia   2004-05-22

Egun badaude sekulako aukerak multimedia aplikazioetan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 59. orr.

5 aplikazio bertikal (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Aplikazio bertikal bat edo merkatu bertikaleko aplikazioa, bakarrik edo estu definitutako merkatu baten betebeharrak betetzen dituen software bat da. Honek aplikazio horizontalarekin egiaztatzen du. ETC-entziklopedia   Aplikazio bertikal, Wikipedia

6 aplikazio eremu

Euretatik ekinda ikus daiteke nola era daitezkeen beste objektu batzuk, beste kontzeptu batzuk, beste enuntziazio-modalitate batzuk, edo beste aukeraketa estrategiko batzuk (aplikazio-eremu zehatzagokoak) orokortasun txikiagoko arauetan oinarrituta.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 168. orr.

7 aplikazio geruza (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Aplikazio geruza: Erabiltzailearengandik gertuen dagoen geruza da. Aplikazio baten bitartez sarerako sarbidea eskaintzen du. ETC-entziklopedia   OSI eredua, Wikipedia

Geruza honek datu egitura abstraktuak maneiatu eta interpretatzeko moduan uzten ditu aplikazio geruza edo aplikazio mailari. Honela datuak zifratzea eta konprimatzea ahalbidetzen du. ETC-entziklopedia   Aurkezpen geruza, Wikipedia

TCP/IP-ren gainean exekutatzen diren direktorio-zerbitzuak kontsultatzeko eta aldatzeko aplikazio geruzaren edo aplikazioaren protokolo bat da. ETC-entziklopedia   Kontsulta lengoaia, Wikipedia

8 aplikazio horizontal (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Informatikan, aplikazio horizontal bat prozesu edo negozio-gune orori soluzio orokor bat ematen diona da. ETC-entziklopedia   Aplikazio horizontal, Wikipedia

9 aplikazio informatiko

Besteak beste, zuzentzaile ortografiko eta gramatikalak Xuxen zuzentzailea kasu eta hiztegien erabilerarako aplikazio informatikoak sortzea da Eleka Ingeniaritza Linguistikoaren egitekoa.  Berria - Harian   2005-02-10

Webgunearen atal bakoitzean informazio iturriak ikus daitezke eta irudi horiek (mapak, grafikoak...) beste aplikazio informatikoetara eramateko aukera eskaintzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

10 aplikazio lineal (corpusean ez dago; ETCn 411 agerraldi)

Matematiketan aplikazio lineal bat aplikazio bat da bi bektore-espazioren artean, honek eransketa eta biderketak operazio bektore eskalar bezala mantentzen ditu. ETC-entziklopedia   Aplikazio lineal, Wikipedia

Geometria euklidearrean, eskalatze uniformea (edo eskalatze isotropoa) entitate ezberdinen tamaina (forma edo irudi geometrikoak bezala) norabide guztietan berdina den eskala-faktore baten bidez handitzen edo uzkurtzen duen aplikazio lineal bat da. ETC-entziklopedia   Eskalatze (matematika) Wikipedia

Irakasleak nola kudeatzen dituen halakoak egoeran, lagundu egingo dio ikasleari bi zenbaki osoren arteko biderketatik (batuketa-eredua, batuketa errepikatua) zenbaki oso baten eta arrazional baten arteko biderketara pasatzen (biderketa-eredua, aplikazio lineal baten irudia). ETC-zientzia, zuzenbidea   Lehen Hezkuntzako matematikaren didaktika, Askoren artean, EHU, 2010

Ikastaro honetan, aldiz, bektore-espazio abstraktuak eta aplikazio linealak nabarmenduko ditugu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Aljebra lineala ondo egina, Sheldon Axler (Ixiar Iza), EHU/UPV, 2017

11 aplikazio maila

Kontseilua eta osatzen duten lan-taldeak animatzea; erabakitako hizkuntza ekintzen gauzatzera, laguntzea; martxan diren hizkuntza neurriak ebaluatzea, beraien aplikazio maila neurtzeko.  Herria   2001-10-25

12 aplikazio mugikor (corpusean ez dago; ETCn 26 agerraldi)

Testuinguru mugikorra: aplikazio mugikorrak erabiltzerakoan, erabiltzailea mugimenduan egon daiteke. Gainera, beste pertsonekin eta objektuekin harremanetan jar daiteke. ETC-entziklopedia   Sakelako mugikorraren aplikazio, Wikipedia

Gero eta gehiago izango dira ekonomia, kultura, hezkuntza, aisia... arlo guztietan eragina izango duten tresna eta aplikazio mugikorrakETC-prentsa   Berria, 2013-05-04

Duela gutxi Twitterrek mezuak itzultzeko aukera jarri zuen bere aplikazio mugikorreanETC-prentsa   Berria, 2014-07-24

Zaila bazirudien ere, Whatsappak eta gisako aplikazio mugikorrek are gehiago azkartu dute edukiak kontsumitzeko modua. ETC-prentsa   Argia, 2015-12-13

Aldiz, aplikazio mugikorren eztandarekin jende askok gero eta era soilagoan erabiltzen ditu horiek. ETC-prentsa   Berria, 2017-01-28

Aplikazio mugikorren inguruan askorik jakin gabe, halakoak egiteko aukera emango dute Skura mobile kooperatibako lagunek. ETC-prentsa   Berria, 2017-12-02

Aplikazio mugikorretan, lautik bat euskaraz dago: webetan, hamarretik bat. ETC-prentsa   Berria, 2018-01-03

Ezaugarri horiek guztiek eragina dute datu-kudeaketan, eta aplikazio mugikor sendoek kontuan hartu behar dituzte diseinatzeko garaian.3 ETC-zientzia, zuzenbidea   Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009

Bideo interaktiboen edizioa, webgune sinpleen sorrera, Web teknologien ezagutza edota aplikazio mugikorrak sortzea (programaziorik jakin gabe) dira ekimen honen bidez egin daitezkeenak. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 204 zbk., 2014 - iraila_ urria

Estrategia posible bat izan liteke aplikazio mugikor bat txertatzea multimedia-proposamenean; izan ere, kontsumo-datuak erakargarri suerta daitezke gure proiektuaren inbertitzaileentzat, eta negozio-eredu hori eraginkorra da oso (Freemium, Premium, deskargak eta abar). ETC-zientzia, zuzenbidea   Transmedia komunikazio estrategiak, Askoren artean, UEU, 2015

13 mugikorreko aplikazio (corpusean ez dago; ETCn 28 agerraldi)

WhatsApp izeneko mugikorreko aplikazio bat sortu dute.  ETC-literatura, saiakera   Tximeletak bizkarrean, Ugaitz Agirre, Susa, 2018

Mugikorreko aplikazioen bidez egin beharrekoak eginak datoz, etxetik txortan eginak, edo geroko uzten dute bestela.  ETC-literatura, saiakera   Lerro etena, Angel Erro, Elkar, 2019

Zeresana ematen duen beste kontu bat mugikorreko aplikazioen bidez argazkiak moldatu eta txukuntzeko erraztasuna da.  ETC-prentsa   Argia, 2015-05-03

Mugikorreko aplikazioen bidez egin beharrekoak eginak datoz, etxetik txortan eginak, edo geroko uzten dute bestela.  ETC-prentsa   Berria, 2016-02-07

Honela funtzionatzen du Glovok: egun batzuk lehenago, mugikorreko aplikazioan adierazi behar dituzu astean egin nahi dituzun lanorduak.  ETC-prentsa   Argia, 2019-04-21

Mugikorreko aplikazioak ere garatu dira ikasleei matematika ikasten laguntzeko. ETC-entziklopedia   Matematika hezkuntza, Wikipedia

14 sakelako mugikorraren aplikazio (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Sakelako mugikorraren aplikazio edo app bat, gailu adimentsuetarako diseinatutako aplikazio informatiko bat da. ETC-entziklopedia   Sakelako mugikorraren aplikazio, Wikipedia

15 telefono aplikazio (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Eta telefono aplikazioetan, Lander gizajoari begiratu besterik ez dago, "Marika ergelak baino ez!".  ETC-literatura, saiakera   Poz aldrebesa, Juanjo Olasagarre, Susa, 2017

Telefono aplikazioen bitartez harremanak izatea gero eta ohikoagoa bihurtu da gure inguruan.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2015-03-06

Han ere itzulpen lanak egiten nituen zenbait telefono aplikaziotarako, txineratik euskarara eta alderantziz.  ETC-prentsa   Argia, 2013-10-13

Cruising terminoa, geroago, teknologiaren testuinguruan ere erabili izan da, Interneteko zerbitzuen bidez, telefono aplikazioen bidez-edo, sexu-harremanak bilatzearen ekintza adierazteko. ETC-entziklopedia   Cruising, Wikipedia

16 telefonoko aplikazio (corpusean ez dago; ETCn 21 agerraldi)

Telefonoko aplikazioen geokokapenek ez dute seinalerik bidaltzen.  ETC-literatura, saiakera   Haren zati bat, Josu Penades, Denonartean, 2017

Gaur egun, berriz, ikasleek eskuko telefonoko aplikazio berrian praktiken inguruko galdera batzuk erantzuten dituzte, eta gero ebaluazio horiek ordenagailuan jasotzen dituzte tutoreek.  ETC-prentsa   Berria, 2008-06-27

Bestela, geokokapenarekin telefonoko aplikaziotik eskaera egin daiteke, hurbilen dauden ekintzak bistaratzeko.  ETC-prentsa   Berria, 2013-01-23

Herritarrek ezer gutxi egin dezakete oraingoz: itxaron, telefonoko aplikazioan une oro airearen kalitate indizeari erreparatu eta laino grisak berriz hiria hartzen duenean maskararen atzean ezkutatu.  ETC-prentsa   Berria, 2017-01-04

Duela hiru urte martxan jarri zituzten billeteak kenduak dituzte, eta, horren ordez, sakelako telefonoko aplikazio baten bidez egiten dituzte erosketak ekinbideko kideek.  ETC-prentsa   Berria, 2017-03-17

Telegram aplikazioak hasiera-hasieratik eskaini zuen telefonoz erabiltzeko aukeraz gain ordenagailuetan erabiltzeko aukera. Telegram, telefonoko aplikazioa izateaz gain, mahaigaineko aplikazioa ere bada. ETC-entziklopedia   Telegram (aplikazioa) , Wikipedia

15 web aplikazio (corpusean ez dago; ETCn 191 agerraldi)

Software-ingeniaritzan, web aplikazioa (ingelesez "webapp") deitzen zaio erabiltzaileek web arakatzaile bat erabiliz urrutiko zerbitzari batean exekutatu dezaketen aplikazioari, dela intranet batean, dela Interneten. ETC-entziklopedia   Web aplikazio, Wikipedia

Horretarako, Studio izeneko web aplikazio bat erabili behar da. ETC-prentsa   Berria, 2008-05-28

Dagoeneko jakina den bezala, web aplikazioak pil-pilean daude Internet munduan. ETC-prentsa   Berria, 2009-10-21

Baina ordenagailu gehienetan egon daiteke instalatuta, beste aplikazio batzuek edo web aplikazioren batek horrela eskatzen dutelako. ETC-prentsa   Berria, 2010-02-03

Splitweet on line aplikazioa da, hau da, web aplikazio bat Twitterreko kontuak kudeatzeko. ETC-prentsa   Berria, 2010-10-27

Gainera, blog bezalako web aplikazio bat instalatu edo garatu behar bada bertan, datu basea eta programazio lengoaia bat ere ekarri behar du. ETC-prentsa   Berria, 2010-11-24

Euskal Herriko Unibertsitatean garatutako web aplikazio bat da, eta ahozkotasuna landu eta praktikatzea du xede. ETC-prentsa   Berria, 2011-12-21

Interneterako estrategia aholkularitza integrala ere eskaintzen dute, eta web aplikazioen zerbitzarien teknologia aurreratuekin lan egiten dute. ETC-prentsa   Goienkaria, 2006-07-14

Web aplikazioetan oinarritutako sistema eragile bat da haien proposamena, HTML 5 estandarra oinarritzat daukan ingurune arina. ETC-prentsa   Berria, 2013-05-01

Web aplikazio askok hiru mailako arkitektura deiturikoa erabiltzen dute; arkitektura horrek tarteko maila bat gehitzen du bezeroaren eta datu-basearen zerbitzariaren artean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aplikazio berriak (3); aplikazio gisa (3); aplikazio izan (3); kondenen aplikazio (4)

aplikazioa baino (3); beren aplikazioa (3); horren aplikazioa (4); legearen aplikazioa (4)

horren aplikazioak (3)

beren aplikazioan (3)

bere aplikazioaren (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus