Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Epidurala aplikatzeko, ez da utero lepoa dilatatu arte zain egon behar. Berria - Gaiak 2004-09-17
Ezagutza huts honen erabilera, ordea, honetan funtsatzen da bere baldintza gisa: guri begiespenean objektuak emanak izatea, ezagutza hauei aplikatu ahal izateko. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 58. orr.
Metafora horren arabera ulertu behar da hitz hori Jainkoari aplikatzen zaion guztietan, adibidez: [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 107. orr.
Kategoriak agerpen gisa kontsideratzen ez diren objektuei aplikatu nahi badizkiegu, orduan sentsuzkoa ez den beste begiespena jarri beharko genuke oinarrian, eta hainbestez, objektua noumenoa litzateke esanahi positiboan. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 126. orr.
Generoen printzipio logikoak, beraz, transzendentala den beste bat aurresuposatzen du, baldin eta izadiari aplikatu behar bazaio (izadiaz, hemen, eman ahal zaizkigun objektuak ulertzen ditut). Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 231. orr.
Zelling Harrisek nozio hori garatu eta diskurtsoaren azterketari aplikatu zion berrogeiko urteetan. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 18. orr.
Ideia hori artearen filosofiari aplikatu zioten filosofoek XX. mendeko berrogeita hamarreko hamarkadan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 236. orr.
"Gauza bakarra eskatzen dugu: Giza ikerketetan aplikatzen diren irizpide berberak hartzea kontuan animaliekin egiten diren esperimentuetan. Berria - Gaiak 2004-02-28
Filosofia transzendentalak, ordea, bereizgarri hau du: adigai hutsean emandako erregela erakusteaz gain (edo hobeto, erregelentzako baldintza orokorraz gain), aldi berean, a priori erakuts dezakeela hura zein kasutan aplikatu behar den. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 91. orr.
Zura, berriz, gogorra da tentsioarekiko, baina ahula konpresioarekiko, batez ere hariaren norabidean aplikatzen bada indarra. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.
Zergatik ez dugu hori literaturara aplikatzen? Berria - Kultura 2006-02-19
Emozio hori izan ez dutenek, edota, izanda ere, euren nortasunera aplikatu ez dutenek, definitu gabeko bizitza bat eramango dute, orokortasunaren epelean gordea. Pako Aristi «Note book», 2005 - 7. orr.
Gogamenaren teoriarako prestakuntza-sarrera, haren orokortasuna, osotasuna eta mamia kontuan izanik eta gizarte-produktibitatearen adarkatze bikoitzaren jatorri organikoen ulerkuntzara aplikaturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 452. orr.
Bi hormen tartean zeharkako beste batzuk eraikiko dira: kanpoko eta barruko zimenduak elkartuko dituzte eta orrazi moduan edota zerra-hortzen formarekin egindakoak; hori horrela egiten bada, orduan lurraren pisu izugarria zati txikitan banatuko da, eta pisu guztia ez denez batera aplikatuko, zimenduetako hormek ez dute lehertzeko arriskurik izango. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 730. orr.
Ingurumena babesteko, estatuek arretaren irizpidea beren gaitasunen arabera aplikatu beharko dute. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 121. orr.
Autodeterminazio eskubidea aplikatzea "ezinezkoa" dela esan dio Rojok Ibarretxeri. Berria - Euskal Herria 2006-03-04
-Marco Polo kodea aplikatuko diogu? Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 14. orr.
Horrelako neurririk ez da inoiz aplikatu inon. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 150. orr.
Pollyren esaldia errepikatu zuen, bere buruari aplikatzen ziola: [...]. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 98. orr.
Errepresentazio-era hauek ez dute adierazten substantziaren kategoria, edo kausarena, izan ere, hauek jadanik sentsuzko begiespenari aplikatutako pentsatzearen (juzgatzearen) funtzio haiek dira, eta begiespen hau beharrezkoa litzateke, noski, ni neu ezagutu nahiko banintz. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 159. orr.
Hartu dudan eskarmentua ezinduen kirolean aplikatzea gustatuko litzaidake, nik ikasi dudana besteei eman. Berria - Kirola 2004-09-16
Izan ere, jakingo balitz baten batek ikusi zuela Marie, eman dezagun, astelehenean, edo astertean, asko murriztuko zen bitarte hori, eta, kazetariaren beraren arrazoibidea aplikatuz, erruz gutxiagotuko ziren gorpua grisettearena izateko probabilitateak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 156. orr.
Objektu baten eta haren "irudiaren" arteko erlazioa optika geometrikoaren legeak aplikatuz kalkula daiteke. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.
Hori, jakina, buruarekin argi jokatuz lortzen da eta ez arauak aplikatuz soilik. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2810. orr.
Kolomaren beheko aldeari aplikatutako diametroa hartuz, sei aldiz eman zioten neurri hori altuerari, kapitela ere barne. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1810. orr.
Abrahanen parabolaz aritzea, eta hau militarismoari aplikatzea, salbuespen egoeraz aritzea da azken batean. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 52. orr.
Alderdien Legea ez aplikatzeari uko egin diote EAJk, EAk eta Ebk. Berria - Harian 2005-02-19
Adolf bera arduratu zen komedianteari Marco Polo kodea aplikatzeaz. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 27. orr.
Irekieraren hatsapen bakarretik ateratzen diren ondorioak, ezin aplikatu dira kasu erreal guztietan, batere salbuespenik gabe. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 282. orr.
Kategorien oinarrian datzan kontzientziaren batasuna hemen subjektuaren begiespentzat hartzen da, hau objektua den aldetik, eta substantziaren kategoria aplikatzen zaio. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 157. orr.
Nola aplikatzen da boterearen inguruko teoria hori Euskal Herriaren egoeran? Berria - Euskal Herria 2004-07-23
1902tik harat Combes-ek kongregazioen lege hori gogorki aplikatzen du, eta izateko baimena eskatzen duten kongregazio gutiz gehienei, eza ematen. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 43. orr.
Euskal presoen espetxealdia ahalik eta gehien luzatzearren, espetxe onurak banaka aplikatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak. Berria - Euskal Herria 2006-02-21
PSOEri eskatzen diogu, beste lege askorekin egin duen bezala, Alderdien Legea malgutasunez aplikatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-05-20
Irudi artistikoez gogoeta eginez, irudian psikologikoki aplikatzeko bi modu kontrajartzen ditu Gombrichek (1965): (ber-) ezagutza eta oroitzapena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 79. orr.
Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentrala desegitea, espetxeen gaineko eskumena EAEko Gobernuaren esku uztea eta badaezpadako espetxeratzea arbitrarioki aplikatzearekin amaitzea aipatu zituen. Berria - Euskal Herria 2004-07-17
Salbuespena sistematikoki aplikatzen da. Berria - Euskal Herria 2004-03-24
Estrategia hori zorrotz aplikatu zuen NDFk, baina alde txar bat zuen, jakina, herrialde zordunen hazkundea etetea hain zuzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.
Saiakera arrakastatsua izan da, baina eskala handian aplikatzeko zaila da, zelulen iturria mugatua baita oso eta gaixoak asko. Berria - Gaiak 2004-05-13
Azken baldintza hori zentzu hertsian aplikatuko balitz ezin esan genezake, adibidez, Gottfriend Wihelm Leibniz edo Immanuel Kant, Filosofia Unibertsitate germanikoetan sartzea ahalbidetu zutenak, pentsalari alemanak direnik, zeren latinez edota frantsesez idatzi baitzuten eta irakaskuntzan ere halaxe aritu baitziren, egungo alemaniar lurraldeetatik aski urruti gainera. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 309. orr.
Legea zorroztasunik handienaz aplikatuko dut bi lapur hauen gainean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 524. orr.
Ondoren, hitz bi hauek metaforaz aplikatu zaizkie duintasunari eta handitasunari, eta, horrela, gizon baten maila beheratua izan denean y-rad esaten da, eta haren duintasuna mailaz goratua denean, aldiz, '-l-h. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 55. orr.
Aterpea oraino argitan dago, baina erromes gehienak ohean daude, batzuk irakurtzen, besteak ja loan sartuak, batto korroka aplikatu batez artatzen bezala dela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 146. orr.
Determinismo teknologikoaren tesiaren onarpenak bat egiten du, oro har, berrikuntza teknologikoaren eredu linealaren tesiarekin (hots, teknologia zientzia aplikatu soila dela defendatzen duen tesiarekin). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.
Logika orokorra, hortaz, Logika hutsa edo aplikatua da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 55. orr.
Oroitarazten zioten ezinbestekoa zela aurrerantzean ere unibertsitateei estatu federalak ematen zizkien laguntzak mantentzea eta handitzea ikerkuntza (oinarrizkoa nahiz aplikatua) egiten segitzeko, herriaren etorkizuna bera kolokan zegoelako bestela. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 230. orr.
Filosofia morala hiru esparru nagusitan bana daiteke: teoria etikoak (edo etika arauemailea edo normatiboa), etika aplikatua (edo etika praktikoa) eta metaetika. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 199. orr.
Guztizko isolamenduan bizi beharko dudala pentsatu dut, psikiatria aplikatuaren akuria izanen naizela. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 100. orr.
Bertan adierazitakoari jarraituz, etika aplikatuaren esparrua aztertuko da, eta azalpena esparru horren adibide paradigmatiko batera murriztuko da (eutanasiaren auzia). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.
Jakintza mota desberdinak eta ikerkuntza mota maila desberdinekoak (oinarrizkoak, estrategiazko ikerkuntza, ikerkuntza aplikatua, etab., anitzetan elkarren arteko mugak zehaztea gauza erraza ez bada ere). Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 42. orr.
Eguneroko bizitzan gure bizimodua hobetzen duten tresna horiek ez dira nahitaez ikasketa praktikoen eta aplikatuen emaitza. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 41. orr.
Juan Kruz Igerabideren (Aduna, 1956) Mailu isila/Martillo silencioso poema liburuaren eta Javi Cilleroren (Bilbo, 1961) Agur, Hollywood/Hollywood me mata narrazio bildumaren euskarazko eta gaztelaniazko edizio elebiduna kaleratu du Atenea Hizkuntzalaritza Aplikatuko Zentroak, Euskal Biblioteka Elebiduna sailaren barruan. Berria - Kultura 2004-07-01
Komeni da gogoratzea, aldiz, lehenengo zazpi liburu "arkitektonikoen" ondoan, beste hiru azkenekoetan ere Errepublikaren amaiera garaiko ingeniari erromatar baten jardueraren alderdi guztiz definituak jasotzen direla modu erabat koherentean (hidraulika, kosmografia eta astrologia eta machinatio deitua, hau da, mekanika aplikatua eta makina zibilen nahiz militarren eraikuntza), eta anakronismo larria izango litzatekeela liburu horiek beste aurrekoen eskrezentzia huts eta apenas justifikatu bezala hartzea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 170. orr.
Probabilitate aplikatuan, urtebetetzeen ebazkizunak, bere bertsio arruntean, jende multzo batean, gutxienez bi pertsonak urtebetetze egun bera izateko probabilitatea aztertzen du. ETC-entziklopedia Urtebetetzeen ebazkizuna, Wikipedia
Lehenengo galderari dagokionez, esan beharra dago, tradizionalki teknologia zientzia aplikatu gisa ikusia izan dela. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 249. orr.
Determinismo teknologikoaren tesiaren onarpenak bat egiten du, oro har, berrikuntza teknologikoaren eredu linealaren tesiarekin (hots, teknologia zientzia aplikatu soila dela defendatzen duen tesiarekin). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.
Psikologia bezalako arte edo zientzia aplikatuak zientzietan oinarritzen dira. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 30. orr.
Lan horien artean azpimarratzekoak dira Euskera aldizkarian argitaratutako artikuluak eta zientzia aplikatuari buruz ateratakoak, besteak beste, baina euskalki guztien aditz laguntzaileen morfologia osoa ikertu zuelako izan da Pedro Irizar ezaguna. Berria - Kultura 2004-01-11
aplikatu ahal izango (4); aplikatu ahal izateko (8); aplikatu behar da (4); aplikatu behar diren (4); aplikatu beharko (7); aplikatu beharreko (8); aplikatu besterik (3); aplikatu den (4); aplikatu egin (4); aplikatu ere (3); aplikatu ezin (4); aplikatu nahi (14); aplikatu zen (5); aplikatu zieten (3); aplikatu zion (5); aplikatu zioten (4); aplikatu ziotenean (3); aplikatu zituzten (5); aplikatu zuen (4); aplikatu zuten (3); bera aplikatu (3); bermatzeko aplikatu behar (3); bertan aplikatu (3); ere aplikatu (12); guztietan aplikatu (3); hori aplikatu (5); horiek aplikatu (4); inoiz aplikatu ez (3); legea aplikatu (3); legeak aplikatu (4); nola aplikatu (4); polo kodea aplikatu (3); sistema aplikatu (3); zientzia aplikatu (3)
aplika daiteke (6); aplika daitekeen (4); aplika daitezkeen (5); aplika dakiekeen (3); aplika dakioke (5); aplika ditzala (4); erraz aplika (3); guztiei aplika (3); nola aplika (3)
aplikatua edo (3); etika aplikatua (3); ikerkuntza aplikatua (5); logika aplikatua (3)
etika aplikatuan (3)
aplikatuko balitz (3); aplikatuko da (5); aplikatuko den (3); aplikatuko direla (3); aplikatuko dituzte (3); aplikatuko dute (4); bakoitzari aplikatuko (3); ekonomia aplikatuko (3)
aplikatuz gero (14)
aplikatzea da (4); aplikatzea erabaki (5); eskubidea aplikatzea (3); ez aplikatzea (9); hori aplikatzea (4); soilik aplikatzea (3); zigor bakoitzari aplikatzea (3)
euskarari aplikatzearen ebaluazioa (3)
aplikatzeari uko (3)
aplikatzeko aukera (3); aplikatzeko eskatu zuen (5); aplikatzeko modukoak (3); artikulua aplikatzeko eskatu (3); ez aplikatzeko (5); hori aplikatzeko (4); legea aplikatzeko (5)
aplikatzen ahal (3); aplikatzen ari (6); aplikatzen baldin (4); aplikatzen da (13); aplikatzen dira (3); aplikatzen diren (9); aplikatzen ditu (3); aplikatzen dituzten (4); aplikatzen zaie (4); aplikatzen zaien (5); aplikatzen zaienean (3); aplikatzen zaio (9); aplikatzen zaionean (4); aplikatzen zen (3); aplikatzen zitzaien (3); da aplikatzen (4); ere aplikatzen (5); ez dela aplikatzen (3); hori aplikatzen (6); jainkoari aplikatzen zaion (3); legea aplikatzen (4); nola aplikatzen den (3); politika aplikatzen (3)