Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aplikarazi, aplikaraz(i), aplikarazten du ad aplikatzera behartu.
Deitoragarria da, legegileek ez-legezkoak ziren alderdien finantzakerei amaiera bat ematea erabakitzen zuten unean bertan, Juppe jaunak ez zitzan bere alderdi propioari aplikarazi, arau hauen bozkazale izan zelarik, aldiz, bera. Berria - Mundua 2004-12-02
Ekologiaren ezagutza aplikarazi nahi duen mugimendu bakezalea da ekologismoa. Berria - Gaiak 2004-06-16
Konzertazione on baten bidez, halako oreka edo ekilibrio bat nahi lukete bultzatu eta aplikarazi. Herria 2002-08-01
Beraz, Angeluko Herriko Etxeko buruzagietan ere ez da aski kemenik agertu erabaki horien aplikarazteko. Herria 2004-04-08