Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Biziki zorrotzak ziren eskatzen zituzten baldintzen aplikapenari buruz! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 184. orr.
Zigor legearen aplikapenaz arduratzen da epai mahai hori. Herria 2001-04-05
Martine Mailfert LCRko hautagaiaren iritziz, kontrol zorrotzagoak behar dira legearen aplikapenean. Berria - Euskal Herria 2004-03-07
Gogoetatu 35 orenen aplikapenaren inguruan. Herria 2001-11-15
Garrantzi gutxikoa da hatsapen etimologikoaren aplikapena zuzena den edo ez: idazkera etimologikoaren printzipioa bera da okerra. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 56. orr.
Inkesta hunen emaitzak 2005eko larrazkenean zabalduko dira, ondotik aplikapen konkretuak bidean ezarriz. Herria 2004-09-30
Belgikar abokat batek nahi baitu hemen plantatu, ihardetsi diote Frantses estatuak ez duela aplikapen dekreturik hartu oraino. Herria 2001-09-13
Filipek delibero horrez dei egin ondoan, dei auzia 2004eko azaroaren 05ean agitü zen eta azaroaren 19an jakinarazi züan erabakian, gaztigüen aplikapenen batzorde nazionalak jüjeek hartü lehen deliberoa süstatü züan, Filiperen baldintzapeko libratzeari üko eginez. Herria 2005-11-10
Zazpigarren eta azken kapituluak aipatzen ditu konbenio horren aplikapen eremuak. Herria 2004-05-06