Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aplikagarri izond aplika daitekeena.

Zalantza bat geratuko da behintzat beti laborategietan lortutako emaitzei buruz: ea zenbateraino diren aplikagarri eguneroko pertzepzio "normalerako".  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

Arte enpiriko bat da hori, berdin-berdin aplikagarri zaldi eta behiei zein gizakiei.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.

Kontratuez hitz egiterakoan, kontratu guztiei aplikagarri zaizkien zuzenbide naturalaren oinarriak garatu ditugu lehendabizi.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 84. orr.

Eta orobat aplikagarri da hori adigairik funtsezkoenetan: denboraren, espazioaren eta kausalitatearen nozioetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 174. orr.

Bada Tarskiren egiaren kontzepzio semantikoa hizkuntza naturalen eremuan aplikagarri egin nahi izan duenik; programa davidsoniarra da saiakerarik garrantzitsuenetakoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 133. orr.

Baina batasun diskurtsibo hau, bestalde, homogeneoa eta modu uniformean aplikagarria al da?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 29. orr.

Izan ere, teoria berri batzuk iradoki dute Erlatibitatearen Teoria ez dela beti aplikagarria.  Berria - Gaiak   2004-04-21

Idatzizkoan zenbateraino da aplikagarria egokitasuna?  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Arrazoimen honek kausalitatea duela edo, gutxienez, guk bertan horrelakoa errepresentatzen dugula, praktikoa den orotan indar aplikagarriei erregela gisa ematen diegun inperatibotik abiatuta argitzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 204. orr.

Erromatarren lege zibilak ez dira beste edozein lege zibil baino aplikagarriagoak; haiek ere ez zituzten aplikatu erregeak juzgatu zituztenean; eta erregeak juzgatzeko erabili zituzten arauak hain higuingarriak ziren, non ez baitira inola ere berpiztu behar.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus