Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apiril (orobat apirile g.er. eta apirill g.er.) 1 iz urteko laugarren hila.

Orain kontua da 1937ko apiril honetan Mundakako portuan direnei mundua behera etorri zaiela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 72. orr.

Hala, apiril erdiko egun haietarik batean izan genuen kanoia jauregiaren aitzinean, bere numeroa grabaturik zuela: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 189. orr.

Badirudi, alegia, ezein haize ez dela on, eta apiril arte onena hantxe lehorrean egotea dela, horditzea, alkandora jokatzea dadoetara, eta izorra uztea portuko neskatoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.

Apirilak dakar maiatz aurreko lora-botoien margo eta xarma betea...!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 49. orr.

Otsailak belarra, berak ekar eta berak ihar; / martxoak belarra harri-azpitik zelar; / apirilak larrea bete belar.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 77. orr.

2 (izenondoekin)

Apiril heze eta gris hau. Mattin Megadendan, apiril osoan, Maialen Van Loey-ren margo erakusketa, "Bamako" izenekoa, Philippe Darriere-n musikarekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 286. orr.

Claudinerekin bizitako apiril zoragarri hura baino ez nuen maletan sartu La Torrerako txangoan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 80. orr.

Apiril onik ez dagoeneko kontu hori ere egoki dator beste behin akordura ekartzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.

Hasieran ez nuen gogoko, lar mistikoa aurkitzen nuen, lar sinbolikoa; baina nik gura nuena islatzen zuen, apiril iraultzaile bat, gizarte higatuaren hegaldia udabarrirantz." Artzaina eta nekazaria ongi eskarmentatuak ditugu apiril fidakaitzarekin.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 67. orr.

Martxo lehorra, apiril bustia. -Martxo haizetsu, apiril euritsu, maiatza gero eguzkitsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 139. orr.

Beraz, eta ontzat jo dugun apiril euritsuaren buruan, lehen aldaketa hatz txikietako azazkalena izan zen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 49. orr.

Ez dakidala zerk joan behar duen aurretik eta zerk atzetik, neure burua Gurutze Gorriaren parean autobusaren zain ikusten dudan apiril haizetsuak ala aitaren heriotzaren ekain itogarriak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 10. orr.

Parisko kafetegi zaharreko garaiak oroituz, eta aurpegian sentitzen genituen tantak dastatuz, apiril ezberdinak eraikitzen genituen espaloi bustian.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 79. orr.

3 (-en atzizkiarekin)

Apirilaren bata da, eta ez daki handik urtebetera Nafarroako Kutxaren irabaziak %7,4 ugalduko direnik eta Bill Gatesek O.M.E.ari azkenean 200 milioi ematea erabakiko duenik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 13. orr.

Igandearekin egokituko da aurten apirilaren 23a, Unescok Liburuaren Nazioarteko Eguna izendaturik duena.  Berria - Kultura   2006-04-19

Noiz arte: Apirilaren 8a arte.  Berria - Harian   2005-04-01

Bonbardaketatik hiru egunetara izan zen atxiloketa hura, 1937ko apirilaren 29an.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 11. orr.

1095ean berriz, Lyoneko artzapezpikuak apirilaren 11n utzi zuen bere hiria eta maiatzaren 12an Santiagon zen: Zer den bestenaz fedearen indarra!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 112. orr.

Apirilaren 8an sinatu zuten su-etena Gobernuak eta gerrillariek.  Berria - Gaiak   2004-04-17

Errepublikaren proklamazioa eta errege-familiaren ihesa gertatu ziren egunean, 1931ko apirilaren hamalauan, amona, beti bezala, Unión kaleko kontsultara joan zen, kaleko zurrumurruei kasu handirik egin gabe.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 62. orr.

Hain ikuskizun deigarria ere ez zen jadanik: hiruzpalau egun-edo baziren kometa hura han goian zebilela, gutxienez apirilaren 26az geroztik, nahiz eta gau hartan bezain ikusgarri beharbada ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 134. orr.

1968an hil zuten Martin Luther King, apirilaren 4an.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 83. orr.

Apirilaren 28an, gauerditan, gure bagoi herronka Dachau-ko kontzentrazio zelaiaren aitzinean gelditzen da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 133. orr.

Egun hartan, apirilaren 9an, Agoizko epaitegiaren ingurua Guardia Zibilak hartuta zegoen erabat.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 56. orr.

Kapitulu berean, apirilaren 29an, Austriako ministro zen anai Bartolome aukeratu zuten Saxoniako ministro, lehen bozketan eta aho batez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1143. orr.

Baleako artxiboetan idatzia da 1706eko apirilaren 18an Herriko premuek, usaia zuten bezala, beren biltzar nagusia Anhauze elizako kalostrapean egin zutela. ZELESTINA LEONET: 1887ko apirilaren 6an jaio zen mundura, sortzez eta bizitzez aranoarrak ziren guraso Joxebenardo eta Joanengraxi Iparragirregandik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 21. orr.

Luzaiden egina 1854ko apirilaren 29an.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 171. orr.

1996. urteko apirilaren 6an, goizeko 07: 15ean, Itoizko urtegiko porlana garraiatzeko kableak moztu zituzten Itoitzekin Elkartasuna taldeko zortzi kidek.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 48. orr.

Oroitzen zen egun hartan, notarioak "gertakizunen eguna" esaten zion apirilaren 20an, norbaitek bere ondoan "kanpaiak isilduko balira, behintzat" esan zuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 48. orr.

1937 hartako apirilaren 29an, Sevillako ABCk, iturri frankistak aipatuz, gazteleraz eman zuen eskribauen egia: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 106. orr.

Gutxienez, gaurtik apirilaren 15a arte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 119. orr.

Apirilaren 16an Pauline Finca Vigían dago, Mary berriz Chicagon da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 237. orr.

Pazkoa, azkarren jota, martxoaren 22an egokitu daiteke; eta beranduenera jota, apirilaren 25ean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 105. orr.

Horiek ditu gogoan Unanuek 1996ko apirilaren 6ko ekintza hartaz.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Oroitaraz dezakegu hala ere, 1566an, apirilaren 30eko gutun batez, Pio V.a aita saindu sainduak kendu zizkiola, Joanes Sosiondo gure apezpikuari, Baionako apezpikutegiak egundainotik bereak zeuzkan Gipuzkoako eta Nafarroako parrokia guztiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 60. orr.

Gogoan zituen 1882ko apirilaren 30eko egunsentiko laino australen formak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 91. orr.

Hala ere, bizi-nahia gainditzen da, barreneko eutsi ezinezko indar bat bezala, etsimen guztiaren gainetik, 1944ko apirilaren 5eko oharrean dioen bezala: Bizirik jarraitu nahi dut, hil eta gero ere!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 9. orr.

Lizarrako San Pedro parrokiako erretorearekin (Don Ildefontso Etxeberria aspaldidanik ene laguna duk) antolatu diat bederatziurren bat apirilaren 16tik aurrera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 224. orr.

Apirilaren 26tik 27ra bitarteko gaua dut gogoan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 73. orr.

Hilabetetsu lehenago eraikitako Barcaresko kontzentrazio barrutiaren ereduari jarraituz, 1939ko martxoan eraikitzen hasitako Gursekoa apirilaren azkenerako amaiturik dago.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 52. orr.

Apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran aurkeztuko dituzte, "eta espero dugu legebiltzarrek alderdi anitzen elkarrizketa foroa osatzeko erabakia hartzea", esan zuen Fernandezek.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Nafarroako Parlamentuko Autogobernu Lan Taldeak apirilaren 30a arte luzatu du bere lana.  Berria - Euskal Herria   2006-02-21

Zorioneko apirilaren azken egunotako esaerak hala dio: Apirilaren azkenian, ostroa haritz gainian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 169. orr.

5 (-k deklinabide atzizkiarekin, datetan)

Igandean, apirilak 18, aratsaldeko 3etan hasiko da usaiako lotoa.  Herria   2004-04-15

Gazte Eguna ospatuko da larunbatean, apirilak 16, Beran.  Herria   2005-04-14

Bigarrena, asteazkenean, apirilak 27: Antoine Foucher txelo joilea eta Sophie Labandibar piano joilea.  Herria   2005-04-21

1995eko apirilak 8: Il-76 abioi bat Kamtchatkako penintsulan erorita 14 pertsona hil ziren.  Berria - Mundua   2004-08-26

Adibidez, 2006ko apirilak 6, gaurko berria da katalanek ezin dutela "nazional" hitza erabili beren erakundeei aplikatua.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 71. orr.

Apirilak 20: Azkaratek bere proposamena aurkeztu zien: Jaurlaritzaren proposamenaren eta euskaltegien proposamenaren arteko erdibidea.  Berria - Harian   2005-06-09

Apirilak hamahiru, ostirala.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 78. orr.

Asteartea, 1942ko apirilak 27.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 108. orr.

Higiezin enpresaren kapitalaren %30 burtsaratuko da apirilak 7rako.  Berria - Ekonomia   2006-03-21

Mendeko datarik garrantzitsuena 1931ko apirilak 14koa dela bere ustez, Espainiaren eta Euskal Herriaren historian.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 128. orr.

Apirilak 15. 05: 15. Llumen etxeko garajearen sarreran.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 145. orr.

Dena dela, nire urtebetetzea zenik (apirilak 29) aipatu ere ez nik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.

Izan ere, behartuta egongo gara Montpellierren aurka (apirilak 28) irabaztera azken partida Tolosan jokatuko dugulako.  Berria - Kirola   2004-04-17

1999ko apirilak 7: Larsen B plaka erabat banandu zen eta izozmendi erraldoi bihurtu zen.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Apirilak 26. 19: 55 Colom kalean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 158. orr.

Puntualak izan ziren hiru mamutoak apirilak 30 zituen ostiral hartan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 94. orr.

Musika eskolek gizartean zer eginkizun duten aztertuko dute lehenik (apirilak 6), eta egun duten eginkizun pedagogikoaz eta kudeaketaz hitz egingo dute ondoren (apirilak 7).  Berria - Harian   2006-04-05

Bilboko Arriaga antzokiak ekoitzi eta Lluis Pasqualek zuzendu dituen Hamlet eta La tempestad antzezlanak (apirilak 27 eta 28), Animalarioren Hamelin (maiatzak 5) eta Sol Pico koreografoaren La dona manca o barbi-superestar (maiatzak 1) eskainiko ditu, besteak beste, Iruñeko Gaiarre antzokiak, eratu berri duen Beste begirada batzuk, beste eszena batzuk jaialdiaren barruan.  Berria - Kultura   2006-03-28

Data: Apirilak 4.  Berria - Kultura   2006-04-06

6 (-eko atzizkiarekin egunak-edo markatzeko)

ez nizuke esaten ahal naturaz haratagoko zer efektu bitxigatik, apirileko egunsentia bezain fresko zegoen ene oroimena, oroz oroitzen nintzen aldi berean; aro zoriontsu honetako detaile ñimiñoenak garbi, garden, eguzki berriak argituak bezala zitzaizkidan ageri.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 71. orr.

Baina apirileko goiz epel hartan, eta hego-haizeak ene aurpegia leun-leun ferekatzen zuelarik, gauza harrigarri bat gertatu zitzaidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 299. orr.

Apirileko arratsalde bat zen, berandu samar.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 13. orr.

Apirileko gau hauetan, kaleetan zehar bakarrik zebilen bitartean, ezin zuen etxeorratz luze bat burutik kendu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 491. orr.

Apirileko egunik beroena, Valentzian izan zuten: 34.2 gradu, 1980ko apirilaren 1ean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 143. orr.

1872an apirileko 6an, Bazko zahar bezperan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 47. orr.

Sevilla aldean, apirileko feria ospatzen behar zuten sasoian, 1641ean, apirilaren 20an juxtu, ikusgarrizko izotzak jo omen zuen hango paraje gehienetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 145. orr.

Eginkizun hori, nire ustez, apirileko erorikoak zabaldu zuen eztabaida politikoarekin zegoen lotuta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 215. orr.

Apirileko eguraldi grisari aurre egiteko, kafe triste bat edatera gonbidatu zuen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 135. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hegoalderago, apiril goiz hartako eguzkitan, San Isidro eta San Justo hilerrietako orban berdeak, Getafeko bi dorreak eta Los Angeleseko muinotxoko baseliza.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 127. orr.

Apiril hilabete hau markatua izan da heriotze batekin Alduden.  Herria   2005-04-28

Apiril hasieran piztutako borroken ondorioz, 17 pertsona hil dira hirian.  Berria - Mundua   2004-05-23

Apiril hastean iragan da urteko biltzar garrantzitsuena, aurtengo aitzinkondua eztabadatua izan baita eta bozkatua.  Herria   2004-04-29

Belar lehor usain goiztiarrak apiril hastapenetan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 59. orr.

Kadimako diputatu Haim Ramonek esan zuen apiril erdialdean egingo ziola zin Olmertek lehen ministro karguari.  Berria - Harian   2006-03-30

Hezkuntza Sailak Berriari jakinarazi dionez, Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu behar dute gaia eurek erabakia hartu aurretik; eztabaida apiril amaieran edo maiatza hasieran egingo omen da.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Ramuntxo Camblong-ek hartzen du president kargua apiril ondarrean iraganen den biltzar nagusia arte.  Herria   2003-04-10

1720ko apiril bukaera edo maiatz hasierako gau batean, Gran-Saint Antoine itsasontzia Marsellara iritsi baino hogei bat egun lehenago, Cerdanyako erregeordeak (--...) amets bereziki latza izan du: [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 17. orr.

Apiril izena erantsi izan zaio, baita ere, garaitsu honetako amuarrain bati, izokinari juxtu: apiril-arrain deitu izan diote.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 142. orr.

Ez zuen jakin Baionako eta Kanboko hautetsiak kanporatuak izan eta, Maximilien Robespierre-k kudeatu "Les Montagnards" partiduaren aginduekin ados ziren beste batzuek ordezkatu zituztela, ez eta apiril hastapenean sortu Salbakuntza Publikorako Komitea Euskal Herrian eraginkor bihurtu zela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 192. orr.

Ligaxka eran, bertsolariak irratian lehiatu ziren 1962ko apiril-maiatz bitartean, eta entzuleek igorritako botoek erabaki zuten Txomin Garmendia izatea irabazle.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 64. orr.

Arantzazuko Seminarioko eskolen martxa moldatu genuen gehienbat, urtarrilean eskola saila emanez, eta itzultzean, apiril-maiatzetan gainerakoak osatzekotan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 106. orr.

7 apiril-arrain

Apiril izena erantsi izan zaio, baita ere, garaitsu honetako amuarrain bati, izokinari juxtu: apiril-arrain deitu izan diote.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 142. orr.

8 apirileko arrain (corpusean ez dago; ETCn 17 agerraldi)

Apirileko arraina apirilaren 1ean egiten den txantxa da, batez ere lagun, senide edo ezagunei, baina baita ere hedabidetan. ETC-entziklopedia   Apirileko arrain, Wikipedia

Askok apirileko arraina zela ere pentsatu zuen, adar jotze bat zela, baina erabakia biziki seriosa eta pentsatua zen noski." Zerk behartu zituen erabaki hori hartzera? ETC-literatura, saiakera   Bidegorriak hizkuntzentzat, Aitor Zuberogoitia, Elkar, 2005

Frantzian eta Italian "apirileko arraina" izaten omen da; Brasilen "dia da mentira"; Inglaterran eta Estatubatueta izeneko mundutxo horretan "april fool's day", apirileko tontoen eguna; Alemanian ezdakitzer, Japonen badakitzer... ETC-literatura, saiakera   Nere gorringotik, Iñaki Segurola, Alberdania, 2008

Erotikaren eskuliburu sona handiko hura, Kamasutra euskaraz argitaratu berria zela azaldu zen apirileko arraina bezala (abenduaren 28an, oker ez banago) egunkari batean aspaldixko, Egin ote zenetz. ETC-literatura, saiakera   Autopsiarako frogak, Koldo Izagirre, Susa, 2010

Ez gara txantxetan ari, nahiz eta apirilaren 1ean, Ipar Euskal Herri eta Frantziar Estatuan "apirileko arrain eguna" izan (Hego Euskal Herri eta Espainar Estatuan abenduaren 28ko inuzente egunaren parekoa). ETC-prentsa   Berria, 2006-03-31

Apirileko arraina urtarrilean? Frantziako lehen ministro Dominique de Villepinek osasun eta hezkuntza eskubideen maila berean jarriko du etxebizitza eskubidea. ETC-prentsa   Berria, 2007-01-05

Ez zen halakorik gertatu, apirileko arraina zen. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-04-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus