Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apio 1 iz ginbaildunen familiako baratze landarea, hosto zatituak dituena, jateko ona (Apium graveolens).

Izeba Beatricek eserita segitzera behartzen ninduen eta azenario eta apio eta perrexila mozten zuen, moztu eta ahots apalean kantatzen zuen, beti doinu desberdinekin.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 86. orr.

Apioa eta azenarioa erantsi; burruntzali bete saldaz busti; xerrak atzera zartaginean ipini, eta, azkenik, perrexila eta tomate puskak gehitu zizkion, Léak tomateei hazia kendu ondoren.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.

Gabrielek gozorik jaten ez zuenez, apioa utzi zioten berari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 299. orr.

Karta luzatu dit: hasierakoetako bat aukeratzeko eskubidea dut: bost xerra txistor edo errefauak edo izkirak edo apioa saltsan, erretilu bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 178. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ikasle garaiko hiriraino narama apio usainak; gehiago oroitzen naiz tranbiaren hotsaz, bidelagun nuen neskaz baino, halako hiria aipatzen didatenetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 5. orr.

Gaur bertan milaka apio aldaxka landatu ditut nire negutegietan eta hemendik aste batzuetara bilduko ditut.  Berria - Harian   2005-08-16

Kristalezko pegar bat, eta apio-zurtoin batzuk pegarrean, zutika sarturik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.

Eltzekarirako barazki sorta lotuak ere saltzen zituen: lau porru, hiru azenario, txiribi bat, bi arbi, bi apio hosto.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.

Mutilak galaiarena egin eta neska sotoetako bazter beltzen batera eramaten zuen, patata gordinak edo apio bihotzak hozkatzera, jatetxe bateko gela pribatuan egongo balira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.

Urrunago, uraza, tipula, porru eta apio ildoek berunezko soldaduen desfile bat ematen zuten, denak lerrokadetan, soka bidez landaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

-Gerroarren lurraldean, erregea hil dakienean, gorpu osoa argizaritu, sabela ireki garbitu eta iraurbelar xehetuz eta lurringaiz gainera apio eta aneta haziz betea duelarik, berriz josi egiten diote.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 326. orr.

Atzealdean, beste bederatzi iraulki orgak, beren aza eta ilar metak eramanez, beren orburu, uraza, apio eta porru pilak garraiatuz, geldo-geldo haren aldera zihoazela zirudien, ehortzi nahi balute bezala bere gosezko hilzorian janari haiek guztiak gainera jausirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

Usain sarkorrak hedatzen ziren apio eta perrexil piletatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.

Gama etenik gabea, jarraia, apio eta porru sortetaraino iritsi eta bertan hil egiten zena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.

Mutilak galaiarena egin eta neska sotoetako bazter beltzen batera eramaten zuen, patata gordinak edo apio bihotzak hozkatzera, jatetxe bateko gela pribatuan egongo balira bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus