Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apika (ETCn 2.209 agerraldi) adlag beharbada. ik agian.

Apika monotonoek kutsaturik, imajinatu zuten gizon oro bi gizon dela eta benetakoa bestea dela, zeruan dagoena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 141. orr.

Apika ez zegoen ezer eta dena kasualitatea besterik ez zen izan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 220. orr.

Apika, gosaltzen ari dira Andrés eta Luis.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 145. orr.

Apika, ume horrek beti egiten du lo horrela, argirik gabe lo egiteak beldurra ematen diolako.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 169. orr.

Apika, hitzezko oroimenaz baizik ez zituen ezagutzen orain.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.

Apika lotsarengatik ez zian kontatu hori amak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 38. orr.

Zauri sendaezina... Akaso ez zuen inor, ez aitarik ez amarik, ez seniderik, apika ez zuen nor maitaturik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 41. orr.

Edonola ere, eta hau da apika ikuspegi honen ideia zentrala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 115. orr.

Nik zegokien jaiduraz entzuten nituen istorio zaharrok, apika ez hain miragarriak berez nola baitzen miragarri neure odolak asmatuak izatea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 80. orr.

Eman banio, apika haren destinoa eta nirea zalapartatsu irtengo ziren bertan karriletatik, etorkizun elkarkide guztiz iragarrezin baterantz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 160. orr.

Milanen bizi zirela (apika elkarrekin, apika etxe banatan), eta orain politikara emanak zeudela, faxismoaren kontrako borrokan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 57. orr.

Maite zaituzke, apika, orain, eta orbanik eta makurbiderik gabea dateke, akasgabea, haren gogoa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 46. orr.

Gauza hauek, apika, sinesten zailak dira, baina gertatu halaxe gertatu ziren.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 20. orr.

Berak ez zekien hori, edo, apika, bazekien eta ezkutatu egiten zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 14. orr.

Ez nuen ezer berezirik sentitu; takikardia txiki bat, apika, hasieran, baina ez indar berezirik, ezta inguratzen ninduten objektuen edo pertsonen pertzepzio xelebrerik ere.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 41. orr.

Zuzenagoa da esatea, apika, faltsua baino sinpleegia dela aipatzen den erlazio hori, ñabardura asko baitira egin beharrekoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 210. orr.

Izan ere idatzitakoa baino idatzitakoaz egiten den irakurketa baita, apika, kontua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 99. orr.

Luziarentzat Julio mutil atsegina zen, batzuetan nahiko dibertigarria, baina apika, bere gusturako, sinple samarra.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 233. orr.

Halabeharra izango zen apika, edo bestela berriz nik garai hartan nuen begirada liluratzailea edota nire Citröen beltz are liluratzaileagoaren eragina.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 91. orr.

Ulertzen zailagoak, asaldagarriagoak, eta aieru txarrekoak, apika, "lausotasun" aldi luzeak ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

Zauri sendaezina... Akaso ez zuen inor, ez aitarik ez amarik, ez seniderik, apika ez zuen nor maitaturik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 41. orr.

Nire ustez, gauzak ongi egitea gustatzen zitzaiolako; ondoegi apika, aberatsen etxeetan egiten diren modura.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 368. orr.

Ulertzen zailagoak, asaldagarriagoak, eta aieru txarrekoak, apika, "lausotasun" aldi luzeak ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

Eta bere burutazioaren sakonaz eta larriaz apika ongi jabetu gabe, hauxe erantsi omen du, hitzez hitz, eta Otsondoren agerian: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 142. orr.

Ez ziren jada bakarrik eliza nagusiko kanpaiak danbaka ari, baizik eta halaberean Kristoren Odolekoak, Gurutze Berdekoak eta apika Santutegikoak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 153. orr.

Baina, zergatik? Apika hizlaria nire aurrean ote dut?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 113. orr.

Memoria historiko bat, esango genuke gaur apika; imajinario bat, mitologia bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 14. orr.

Zigorrak ez du hobenduna hobetzen: larritasun geldo bat, zuhurtzia, mesfidantza eman diezaioke apika.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 97. orr.

Baina zer da beharra? Eztabaida handia sortzen duen terminoa da, eta auzi honen funtsa, apika.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 81. orr.

Informazio gehiegi emango zion, apika.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 168. orr.

Don Alejandrok nahitasun berezia hartua zigun Fernández Irala eta bioi, zurikerian jarduten ez genion bakarrak ginelako apika.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 213. orr.

Haren begiradapean errudun sentitzeko aukera galdu dudalako, apika.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 118. orr.

"Natalinari oparituko diot apika!".  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 240. orr.

Baina, zergatik? Apika hizlaria nire aurrean ote dut?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 113. orr.

Nora joan pentsatzen ari ginela Venezuelatik aldaketa baten albiste itxaropentsuak iritsi zitzaizkigunean apika?  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 16. orr.

Emakumezkoaren literatura ezberdina delako, apika?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 403. orr.

-Norbaiten bila apika? -zorrotz begiratu besteak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.

Ez al goaz aurrera ezerez infinitu batean herrari apika?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 38. orr.

Nahastura bat, apika?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 260. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apika ez (7); apika gure (3); apika nire (3); bai apika (3); baina apika (4); da apika (7); dira apika (4); du apika (3); duk apika (3); edo apika (6); ere apika (3); gehiago apika (4); izango zen apika (4); zuen apika (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus