Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jan Batista, zortzigarren haurra, 1789an sortua, apeztu zen eta Aturrin egon irakasle. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 14. orr.
Apeztu zen mila zortzi ehun eta zazpian eta igorri zuten Uztaritzera bikari (1807). Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 160. orr.
Rue du Bac delako Misionesten etxean bururatuko nituela ikasketak eta han berean apeztuko. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 75. orr.
Lacroix horrek zuen Arbelbide apeztu, eta Milafrangara izendatu lehenik, gero Hazparnera eta azkenik misionestegira. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 19. orr.
Apeztu nahi nuen, naturalki, ebidentziaz, aitaren anaia misionest gaia, eta arreba Serora xuria heroi perfektuak zirelakotz enetzat. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 19. orr.
Elgarri atxikiak ziren bainan egun batez mutikoak salatu zion nahi zuela apeztu. Herria 2004-12-16
Martin Lapeyre (père Damien) Azkainen sortua, (1942.12.04), apeztua eta Misionestetan sartua (1868.06.06). Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 50. orr.
Ondotik seminario handian sartu zen, 1867an apeztua izateko, ekaineko 15ean. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 16. orr.
Bekan etortzen da bainan aldi huntan bazaukan arrazoin berezia zeren 50 urte baitu apeztua dela. Herria 2003-07-17
24 urtetan apeztua, lau urteren buruko, 1858an, Luzaideko erretore edo bikario izendatu zuten. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 193. orr.
Rue du Bac delako Misionesten etxean bururatuko nituela ikasketak eta han berean apeztuko. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 75. orr.
San Andres katedralaren maldan autobusetik jaitsi zenean, Frantxua Gilenen ildotik apeztuko zelako ametsa zerabilkion gogoan dantzari. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 52. orr.
25 urtetan apezturik bere bizi osoa Uztaritzeko eta Hazparneko ikastegietan iragan du salbu gerlako urteak. Herria 2005-02-17
Apezturik, bertzeak bertze Elizondon erretor egon zen. Herria 2003-09-04
Apeztu aitzin izan zira ere langile Euskal Herriko erresuma xutik egon zadin bere gain eta libro etsairik gabe. Herria 2004-09-23
Pasaian eta Parisen eginik ikasketak, apeztu ondoan Baionan izan zen erakasle, azkenik semenario handian. Herria 2004-05-20
Apeztu berri hartan, ez zuen izendapen ospetsu baten menturarik, baina bere kalifikazio onak ikusiz Baionan gelditzeko baimena bederen emanen ziotelakoan zegoen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 23. orr.
apeztu da (3); apeztu nahi (3); apeztu ondoan (3); urte apeztu (3); urtetan apeztu zen (3)
bere apeztearen (3)
apeztua zela (3); urte apeztua (4); urtetan apeztua (3)