Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apeztasun iz ipar apezaren lanbidea eta kargua.

Gauza miresgarria da apeztasuna.  Herria   2002-11-14

Hunek, bere itzulika guzien ondoan ez aintzinean, ez du apeztasuna ez erlisionea ohoratu baizik; hura baita ororen buru beharrena.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 119. orr.

Badakit desordre hori sortzen dela apeztasunak dakarren aberastasunetik bainan ez dut oraino ikasi ordenan bizitzen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 77. orr.

Ortziralean, apeztasunaren eguna.  Herria   2001-05-17

Gero Garazirat igorri zuen apezpikuak Donibaneko erretor nausi, hor apez xehe eta zinez langilea izan baitzen, ez jakin zer egin bere apeztasunaren mail guzietan eta bere jendearen zerbitzuan.  Herria   2001-06-21

Jean Etcheverry-k 50 urte bete ditu apeztasunean.  Herria   2004-07-01

Bera baino bi urte gazteago zuen hau Lafittek, biak urte gutiz egonak ziren elgarrekin Uztaritzeko semenarioan erakasle beren apeztasuneko lehen urteetan.  Herria   2001-11-01

Apeztasunez apaindu gizona, gizontasunez apaindu apeza, gure gaztetasunak zakarkeen beldur guzien ezabatzen lagundu gaituzu Gipuzkoako ateak idekiz, gure hizkuntzen desberdintasunak zuzenduz eta gure jakintza xumeak ezagutzen ez zituen hitzak erakatsiz, xumeki, goxoki eta omore onez beti.  Herria   2005-10-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus