Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alkohol eta drogen abusua. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 178. orr.
Oroimenaren abusua kondenagarria bada, berebat esan beharko dugu haren kontrako joerari buruz Zilegizkoa ez den erabilerari abusua deitu behar zaio edo gehiegikeria. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 221. orr.
Abusua zuzentzerakoan, zuzenketaren beraren arriskuak ikusi behar dira. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 42. orr.
-Gobernu antidemokratiko eta atzerakoi batekin -esan zuen Pepponek-, abusua lege bihurtzen da. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 233. orr.
Sasiak kendu eta etxea gorde, abusua kendu eta estatua begiratu. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 93. orr.
Gure helburua, dibortzioari buruzko arauetan, abusua baztertu eta ezkontza babestea izan da, ohituren askakeria zokoratuz. Elizen arteko biblia Esd 7,11
Abu Graibeko kartzelan preso irakiarrek abusuak jasan dituztela jakinarazi dute. Berria - Mundua 2004-11-16
AIren ikerketak agerian ezarri du emakume txetxeniarren aurkako erasoak eta abusuak nabarmen gehitu direla azken bi urteotan. Eta askoz ere doilorragoa da gizaki baten gogoz kontrako abusu sexuala, honek halako zantarkeria bortxaz burutu nahi duena hiltzea baino. Berria - Mundua 2004-06-24
Onartu behar da, ondorioz, transferentzia honetan abusu morala dagoela, eta hori izaten da, hain zuzen, intelektualak kritikatzeko ohiko argudioa. Berria - Kultura 2004-01-14
Zanpaldiak, erailketak, klitori kenketak, sexua dela eta egindako abortu aukeratuak, sexu bortxaketak, abusu psikologikoak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 176. orr.
Espainiako Gobernuari, hala, abusu larriak ikertzeko behin-behineko erakunde ofizial bat eratzeko eskatzen dio. Berria - Harian 2005-07-19
Agundezek aurkeztutako lanaren arabera, "Polizien balizko abusuak desager daitezen, lehenik horiek gertatzeko aukera badela onartu behar da". Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Iazko maiatzetik atxilotu irakiarren aurkako 10 abusu kasu izan dira. Berria - Mundua 2004-12-16
Defentsa Departamentuak abusu eta tortura salaketen erdiak soilik ikertu dituela dio txostenak. Berria - Mundua 2006-04-27
Erresuma Batuko 56 urteko gizon bat atxilotu eta auzipetu dute, Bombayko hegoaldeko (India) umezurztegi bateko haurrei sexu abusuak egiteagatik. Berria - Gaiak 2004-09-22
Sexu abusuak emakume batek leporatu dizkio, eta 60ko hamarkadan izan zirela esan du, bera adingabea zenean. Berria - Gaiak 2006-03-11
Mugako nortasunaren nahastea jasateko arrisku-faktoreen artean honako hauek kokatzen dira: abusu sexual eta fisiko jarraituak, abusu emozionala, etxeko indarkeria, gurasoen abandonuak, zaintzaileen baztertze emozionala, substantzien abusua, nerabezaroko krisialdia edo gurasoen kriminalitatea. ETC-zientzia, zuzenbidea Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua, Mikel Haranburu, Marian Soroa, Joana Esteve, Nekane Balluerka, Arantxa Gorostiaga, UEU, 2011
Hor biltzen dira zanpaldiak, erailketak, klitori kenketak, sexua dela eta egindako abortu aukeratuak, sexu bortxaketak, abusu psikologikoak, eta abar. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 176. orr.
Abusu psikologikoa: irain edo hitzezko eraso bidez min emozionala edo estresa sortzea; depresioak, nahasmendua eta urduritasuna, esaterako. Berria - Euskal Herria 2004-05-18
Eta askoz ere doilorragoa da gizaki baten gogoz kontrako abusu sexuala, honek halako zantarkeria bortxaz burutu nahi duena hiltzea baino. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 110. orr.
Stop Desahucios elkarteko kideak dira, eta Avilesen (Asturias, Espainia) etxegabetze bat atzeratzeko "eskubide abusua" egin zutela uste du epaiak, hau da, prozesua ahalik eta gehien luzatzen saiatu zirela. ETC-prentsa Berria, 2016-01-09
Epaimahaiko magistratu guztiak errefusatzeko defentsaren eskaera aztertzeko goiz osoa hartu zuten, eta tramiterako ez onartzea erabaki zuen azkenean, defentsaren "eskubide abusuagatik". ETC-prentsa Berria, 2005-11-30
Eskubide abusuei eta ekonomian aurreratzeko ezintasunei aurrez aurre, etorkizuna euren eskuetan hartu nahi dute. ETC-prentsa Berria, 2015-06-23
Hain zuzen, Kodearen aldaketak aprobetxatuz, figura juridiko berri horiek sartu dira Kodean, esaterako eskubide-abusuaren doktrina. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskal Zuzenbide Zibilaren Oinarriak, Itziar Alkorta, Mikel Karrera, UPV/EHU, 2007
Epaile aurreko adiskidetzean alderdiak adostasun batera heltzen badira, epaileak adostutakoa haietako batentzat kalte larria, lege-iruzurra edo eskubide-abusua dela uste badu, ez du akordioa onetsiko. ETC-zientzia, zuzenbidea Lan-zuzenbide jurisdikzionala. Azterketa objektiboa eta kritikoa, Ixusko Ordeñana, UEU, 2010
Kasu horretan, doloak hau esan nahi du: eskubide abusua edo kaltea sortzeko nahia. ETC-zientzia, zuzenbidea Ondasun Zuzenbidea, Mikel Karrera, UPV/EHU, 2011
Epaitegi eta auzitegiek atzera botako dituzte, funtsaturik, ageriko eskubide-abusuz formulatzen diren edo lege- edo prozesu-iruzurra dakarten eskaera, intzidente eta salbuespenak. ETC-zientzia, zuzenbidea Botere Judizialaren Lege Organikoa, Askoren artean, EHU, 2014
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen sexu abusuak egiteagatik. Berria - Euskal Herria 2004-10-29
Sexu abusuak gerta daitezkeela azaldu eta prebentzio neurriak erakutsi behar zaizkie Berria - Euskal Herria 2004-10-22
Adin horretakoak dira ustez aitaren sexu abusuak jasan dituzten neskatoak. Berria - Euskal Herria 2006-04-08
Erresuma Batuko 56 urteko gizon bat atxilotu eta auzipetu dute, Bombayko hegoaldeko (India) umezurztegi bateko haurrei sexu abusuak egiteagatik Berria - Gaiak 2004-09-22
NBEko soldaduek sexu abusuak egin dituztela salatu dute. Berria - Mundua 2004-05-26
sexu abusuak (12); sexu abusuak egiteagatik (5)