Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apezpikutza iz apezpikuaren lanbidea eta kargua. ik gotzaintza.

Berari berez legokiokeen Apezpikutza, Arabakoa, faxisten eskuetan dago, gerraren ondorioz, eta berak ez du han egoterik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 95. orr.

Apezpikutzak jarritako salaketaren berri ez duela izan adierazi du Urrestik.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Lipar bateko ametsetatik errealitatera nakar Apezpikutzako gizon gazteak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 96. orr.

Eta eskola emaiten ibili zen urte luzeetan, teologia eta erlijionea irakasten batik bat, Parisen aldi batez eta Baionako Apezpikutzako Kolejioan bertze aldi batez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 105. orr.

Uda zen Gasteizko Apezpikutzara telefonoz jo nuenean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 28. orr.

Zarauztik Erriberrira, Iruñeko Apezpikutzaren meneko lurretan gutik erran zezaketen gauza bera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.

Inguruko kaleak asfaltatu gabe, umeak hemengo pilota jokoan, auto mailatuak nongura eta atzealdean turistak ibiltzeko bizikletak, Apezpikutzaren egoitzaren barrua beste mundu bat da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 94. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus