Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikusia dugu Ameriketarako urrats guziak Apezpikutegiak eskaturik eta honekin esku-esku eginak dituela. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 87. orr.
Apezpikuaren idazkari zen, gero, apezpikutegiko idazkari nagusi 29 urtetan, eta laster bikario nagusi, gazteegi apez zenbaiten ustez. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 20. orr.
Ibiladi horien berri ematen zuen xeheki apezpikutegiko astekarian: [...]. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 37. orr.
Baionako apezpikutegiko kantorean sartu nintzen ikasketak egiteko eta kantu gregorianoz elizkizunak apaintzeko, katedralean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 24. orr.
Pepinek beste kapitular bat egin behar izan zuen, zeinen bidez onura haiek jaso zituztenak hamarren hori eta errenta onartzera behartu baitzituen, eta apezpikutegiaren edo monasterioaren etxeei sustengua ematera, hartutako ondasunak galtzeko zigorpean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 323. orr.
Diru hori apezpikutegiari eman nahi zion, bere misioneen obrarentzat, bainan baldintzak jarriz: katedraleko kalonje izenda zezaten Erroman egin akordioaren arabera, urtean 2.000 libera bizitzeko, eta ageri bat egin ziezaioten, dirua misionentzat emana zuela. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 114. orr.
Apezpikutegi eta abadietarako hauteskundeez. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 326. orr.
Behar dugu galdatu apezpikutegitik, parropia guzietan, aste buru oro, meza bat bederen izan dadin euskaraz proposatua. Herria 2003-07-24
Eroslerik etzen biziki agertu eta eztabadak piztu ziren, nehork ez jakin xuxen nor zen egiazko jabea, gobernuak segurtatzen-eta 1838-an parropiaren gain utzia zuela, bainan bazterretik batzuk erraiten apezpikutegiarena zela izaitekotz edo beharbada herriarena. Herria 2003-07-03