Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Karlomagno eta haren lehen ondorengoak beldur ziren leku urrunetan jarriko zituztenak ez ote ziren erreboltatuko, eta pentsatu zuten otzantasun handiagoa aurkituko zutela elizgizonen artean; hortaz, apezpikutegi asko eraiki zituzten Alemanian, eta feudo handiak erantsi zizkieten. Apezpikutegi eta abadietarako hauteskundeez. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 331. orr.
Elizak pobretuta zeudenez, erregeek utzi egin zituzten apezpikutegietarako eta beste eliz onuretarako hautatzea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 326. orr.
Borta guziak bortxatzen zituen, prefeturakoak, apezpikutegikoak, polizategikoak, auzitegikoak, herriko-etxekoak, bere mezuaren entzunarazteko eta behar zituen bultzaden ardiesteko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 57. orr.