Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denborak gogorrak zirela erran zidan, berak ere hortarik sofritzen zuela, familia Berlin-en utzirik, eta beste... Noiz, non sortua, aitamak, anai-arrebak, soldadogoa, apezgoa... Hortan gelditu ginen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 22. orr.
Lapurtarra izan arren, Etxeberriren bide bera urratua zuen: apezgoa eta Frantziako erregeren lurrak utzita, Nafarroakoaren zerbitzuko jarria zen, Erreforma euskaldunen artean hedatzeko bitarteko hoberena izanen zelakoan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 104. orr.
Giltza horren eskasean apezgoan sartzeko ate idekitzerik ez zegoen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 10. orr.
Gero horren frogatzeko perpaus berezi bat badugu dioena honela: Jesu Kristo gure Jaunaren ondotik, Jondoni Petrirenganik hasten da apezgoaren ordena. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.
Uztailaren 8-a, nahiz mutu izan aroa, nehor ez da muturik egon Garaziko elizan hain zen ederra eta kantuz apaindua Emile Larre-k eman duen meza bere apezgoaren 50 urteen ospatzeko. Herria 2001-07-12
Aljerian hartu ninduen bat batean, gauaz, apezgoari buruzko dudak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 58. orr.
Euskaldun gutti da gaur egun apezgora heltzen denik. Herria 2003-07-24
Agresibitaterik gabe erantzun nion beste gai batzuk nituela gogoan: apezgorako formakuntza, lan intelektuala eta ere geroko "ofizioa": arduradunek erakustera emana zidaten ene saila itxura guzien arabera erakaskuntzan zegoela eta naski Bordeleko Letren Fakultatera igorriko nindutela. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 87. orr.
Joanden urtean Pierra Salla aita mixionest Betarramixtak ospatu bazuen bere 50 urteko apezgoa, aurten anaia Pettan-en aldi ginuen eta nola Betarramixtek denek batean ohoratzen duten hori uztailaren 28an. Herria 2004-09-02
Zin egile gehienek apezgoa utzi zuten. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 13. orr.
Aipatua dut ja ekuazio magikoa: apezgoa=zelibatua. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 144. orr.
Apezgoak eman ohi dituen mailak eta mintzakerak, errespetua sortzen zuten bazterretan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 211. orr.
Bere apezgotik aparte, bizi intelektual aberatsa darama, liburuak ere idazten ditu. Herria 2005-04-14
Frantsesak, alferrik pentsatuko duzue errepublikari zin egin dioten elizgizonen espiritua eta apezgo atzerakoiarena oso ezberdina dela; badira sekula zuzentzen ez diren estatu-bizioak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 212. orr.