Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bost formatzaile badauzkate eta Michel Garat samaztar apezak du apezgaitegia kudeatzen. Herria 2004-03-25
Hala nola, helburuak ez duela nehoiz edozein helbide zuzenesten eta gainera, baliabide gaizto batek kutsatzen duela helburu zuzena dioten printzipio nagusiak laster ahantziak zituzten zenbaitek, apezgaitegitik atera orduko.Azkenik, Marracq-eko gaztelua, Napoleon ostatuz egon zen hura, hurrenez hurren kaserna eta apezgaitegi bilakatua, sute batek suntsitu zuen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 137. orr.
Uztaritzeko apezgaitegiak gutiz gehienan apezak ginituen erakasle, alabaina. Herria 2001-09-20
Baionako apezgaitegian zelarik, hasi zen euskararen ikasten, ahantzia baitzuen haur haurretik, aitamak goizik zendurik eta bera biarnes izeba baten etxean egonik, Ithorrotzen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 197. orr.
Neurri beretsuko zazpi zati dauzka liburuak, baina aitzin-solas bat besterik ez da lehen zatia, Uztaritzeko eta Parisko apezgaitegietan iragan bospasei urteak labur biltzen dituena . Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 11. orr.