Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apezetxe iz ipar apaizetxea.

Aterpea apezetxea da, baina erretorea ez da hor eta zernahi gisaz, lekurik ez.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 95. orr.

Bestela, aurrez aurre dauka apezetxea; han egonen da Leon Marty bere erleekin.Emazteak jakitera eman zion aita Mathieu Berako apezetxe batean errezebitu zutela, eta bera arazorik gabe itzuli zela Baionara.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.

Halako hanpatze batek hartzen gaitu aditzearekin arrotzeri gure Eliza Euskal Herriko ederrenetarik dela, erran ditake berdin inguruko apezetxe, eskola, ezkila dorrearentzat.  Herria   2005-07-28

Hazparneko apezetxean bada ezkontza erregistro bat, 1796tik 1801eko erdira arte gordeka egin zituen zenbait ezkontzarekin.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 12. orr.

Funtsean eratorri bereziaren lehen hiru egunak apezetxean higatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.

Zenbait urteren buruan, apezetxeko balkoinetik, mezatik landa, auzapeza Baigorriarreri mintzatu zen, kuraia hartu behar zutela, frontetik berri onak heldu zirela, bitoria igurikatu behar zela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 70. orr.

Apezetxeko borta karrankarazi zuen eta hor zen egiazki, Angeluko hondartza batean bururatu zen Ttotteren gurutze bidea hasi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 126. orr.

Hain zuzen gogoratzen zait, duela 25 bat urte, aita René Laurentin Pariseko kazetari ezagunak jalgi zidala, bat-batean, Saint-Amand-eko apezetxean, ateraldi hau: [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 162. orr.

Izenak eman apezetxera deituz (05 59 28 01 32).  Herria   2003-08-07

Itzuli nintzen apezetxera, edo bederen herriak prestatu didan apartamendura, hor baita ene kafia, edo kantonamendua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 14. orr.

Bestalde zozketa honentzat laguntzak ere helaraz ditazke apezetxerat.  Herria   2003-09-04

Izenak eman usaiako arduraduneri edo parropietako apezetxetan, maiatzaren 15-eko berantenaz.  Herria   2004-05-06

Apezetxetik hurbil antolatu baitzuten, Barnetxe erretorea eta Etxegarai bikarioa leiho gibeletik beha zauden, ahalge baitziren publikoki tobera-mustra horietan agertzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 103. orr.

Apezetxe zaharra aterpe pollit eta eroso bilakatua izana da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 176. orr.

230 000 libera diru laguntza itzuli dizkio estatuari Mugerreko herriko etxeak jaz, apezetxe ohian diru laguntza publikoak erabiliz obrak eginik ostatu bat laugarren kategoriako lizentziarekin idekia baitu 1991-an.  Herria   2001-01-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus