Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lapurdiko deputatu izan zen, apezeriak hautatua, 1789-an. Herria 2003-07-31
Apezeriak eta zenbait jaunskilek erreformatuen kontra xaxatua zuten herriko jendaila, Maitia delako oskigilea buru zutela. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 168. orr.
Irakasle gazteak frogatzen zuen alabaina, Gregorio VII.az geroztik, bost mende luze iraun zuen Jainkoaren eskuko bi ezpata haien borroka edo Apezeriaren eta Inperioaren arteko gatazka bururatu zela XVI. mendean. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 47. orr.
Apezeriaren ordezkariak aipatzen hasi orduko, solasa mozten zidan gazteluzain zaharrak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 116. orr.
Parisko gortean, Joanak katolikotzar guztien eskandalua pizten zuelarik afarian parte hartuz eta denen aitzinean otoitz eginez, Borboikoa mezatara itzuli zen, apezeriaren gozagarri. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 97. orr.