Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apeu 1 iz engainuaren bidez erakartzen duen gauza.

Subjektuaren "adierazpena" dela esatea apeu bat baizik ez litzateke, beraz, hauentzat, eta subjektuaren kontzeptu faltsu bati dagokio.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 261. orr.

Thévozen iritzian, ikus daitekeenaren hegemoniaren eta hegemonia hori apeu gisa erabiltzearen "goreneko maila" da pintura mota hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 198. orr.

Biharamunean, baina, aldamio hutsak nabari, dena umekeria inozoa besterik ez, Baikortasunerako apeua, neonezko paper pintatuak Gauari aitzi, eta Herioari aitzi...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.

2 arrantza apeu (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Arrantza apeua arrantza artifizialeko amu mota bat da, arrainaren arreta erakartzeko diseinatua. ETC-entziklopedia   Arrantza apeu, Wikipedia

Euli artifiziala edo arrantzarako eulia arrantza-apeu mota bat da, normalean euli-arrantza kirolean erabiltzen dena (nahiz eta beste kanaberarekiko arrantza modu batzuetan ere erabil daitekeen). ETC-entziklopedia   Euli artifizial, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus